Hausnarketa hau pertsona guztien giza eskubideei
buruz hitz eginez hasi nahi nuke. Nazio Batuen Batzar Nagusiak, urtarrilaren
24a, Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen. Kalitatezko
hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea, genero-berdintasuna lortzeko eta
munduan pobrezia murrizteko helburuarekin.
Gaia ikertzeko nahian aurreko astean europapress eskainitako honen inguruko txostena partekatuko dut.
Datu horien arabera eskola-adineko 262 milioi haurrek jarraitzen dute munduan
eskolarizatu gabe; Saharaz hegoaldeko Afrikako nesken % 40k baino gutxiagok
osatzen dituzte Bigarren Hezkuntzako ikasketak, eta 4 milioi haur eta gazte
errefuxiatuk ezin dute eskolara joan. "El
derecho a la educación de estas personas se ve afectado y eso es inaceptable"
dino Nazio Batuen Erakundeak (NBE).
Konturatu naiz mundu mailan nazioarteko arazo
horiek konpontzen ez ditugun bitartean, diskriminazioaren eta desberdintasunen
arteko aldeak, genero-ikuspegitik, jarraituko duela.
GUZTIONTZAKO HEZKUNTZA = GUZTIONTZAKO ESKUBIDEA
Post hau gomendatzen dut aste honetan. IKUSTEN DUGUNA EGITEN DUGU? CURRICULUMA ERALDATZEA. Gustatu
zait nola azaltzen den haurrek zer erreproduzitzen duten eta baliabide
didaktiko batzuk geletan erabiltzeko. Horretaz gain, Marina Subirats-en hitzak
beti dira oso interesgarriak.
Nik post
honi, hobekuntza moduan, ondorengo argazkia gehituko nioke, curriculumean hezkidetzaren
garrantzia oso ondo islatzen duelako.
Beste
aldetik, neure buruari galdetu diot ea zer baliabide ditugun gure errealitatean
haurrak era parekidean hezteko genero-ekitatean.
Hezkidetza ulertzen dut elkarlaneko gizarte-lanari, balioei (askatasuna,
errespetua, enpatia, asertibitatea...), sentimenduei eta emozioei loturik.
Horretarako, eskolaren eta familiaren lanetik haratago joan behar da.
“Hezkidetza ezin da eskola-eremura mugatu. Izan ere, generoaren ikusmolde
estereotipatua eta sexista nagusiki sozializazio-eragileen bitartez barneratzen
da. Hala, hezkidetzak politika integrala behar du, hau da, eskolan, familian,
komunikabideetan, lan-eremuan, lagunartean eta bestelakoetan gizonen eta
emakumeen arteko benetako berdintasuna sustatuko duten legedia, praktika
sozialak, usteak, ohiturak, arauak eta antzekoak bultzatu behar ditu politika
horrek”. (Ilazki Gainzak, Kalaka enpresako formatzaile feminista, HIK HASI).
Zein da zailtasunik handiena curriculum eta
baliabide didaktiko hezkidetzailea txertatzeko?
Niretzat,
berdintasunean oinarritutako irakaskuntzaren kontzeptua.
Ez da nahikoa informazioa transmititzea. Zerbait gehiago egin behar da gizartean, familian, ikastetxean... Eskola ez dago soilik ikasleek ezagutzak ikas ditzaten, baizik eta jarrerak, balioak, arauak, emozioak, sentimenduak ere lantzeko. Horretarako, batera lan bat egin behar da, eskolaren, familiaren eta gizartearen arteko helburu komun batzuekin praktika sexistekin amaitzeko. Nola?
- Familiekin modu koordinatuan lan egiten.
- Estereotipoak eta jarrera sexista geldiarazten.
- Jarduera egokiak sustatzen dituzten jolasak sustatzen.
- Familiekin jarduerak adostuz eta rolak banatzen.
- Emozioei, hitzari eta elkarrizketari lekua ematen.
- Aniztasunean eta errespetuan oinarritutako harremanak eraikitzen.
- Konfiantzazko giroa eta espazioa sortzen.
- Ikasleek beren burua erregulatzeko duten gaitasunean sinesten.
Hauxe da aste honetako LELOA.
Bukatzeko disfruta dezagun haurren munduan!!
HAURREK ENTZUNAK ETA ULERTUAK SENTITU BEHARRA DUTE.
BERDINTASUNAREN ALDEKO BORROKA GURE ESKU DAGO, ETA MUNDURA ERAMAN
BEHAR DUGU.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina