2021/01/25

HAURREN PARTE-HARTZEA

 Aste honetako gaia parte-hartzea izan dugu... eta eskoletan haurren parte-hartzeari buruzko testu edo ahoz gorako hausnarketa hau partekatu nahi nuke zuekin:


Irudia: Tonucci



Haur Hezkuntzako etapan, haurra bere nortasunaren eraikuntza garatzen eta osatzen ari den etapa honetan, eskaintzen diogunak edo eskaintzen ez diogunak berarengan eragina duela esan beharrik ez dago. Harri horretatik tiraka esango nuke, Haur Hezkuntzako dekretua oinarri hartuta Mugimendu Autonomoak eskoletan haurren benetako parte-hartzea txikitatik ahalbideratzeko aukera izan daitekeela. 

Autonomoa? Autonomia? Erabakitzeko autonomia. Zerbait erabakitzeak halabeharrez dakar beste zerbaiten dolua kudeatzea. Bai eta erabakitako horren kontzientzia, konpromezua eta ardura hartzea ere. Ardurak norbere erabakia hartzen denetik garatzen denerainoko bide honetan bizipen, hausnarketa, erabakia, kontzientzia, akats zein lorpenak dakartza. 

Aldi berean norbanakoak egiten du bide hau, indibiduoak. Baina inoiz ez ingurune huts batean eta eraginik gabe, aste honetan sakondu bezala. Barruak kanpoa ezagutzea eskatzen digu eta hark gugan eragina duenez, norbanako horrek berriz ere garapen eta kokapen konstantea dakar... hori delako bizitza:

Ni, zu, gu, ni...

Nik erabakitako bide eta zirrikituei esker lotzen naiz ingurunera. Zuk aukeratzen eta erabakitzen baduzu nire bidea, nekez bizi dezaket indibiduo bezala. Inguruneko profesionalek beraien betaurreko moreekin aukera hori ematen badidate, berez, naturaltasunez biziko dut bakoitza garena eta nigan zein nigandik jasotzen dudana. 

Aurreko urte bateko post hau irakurtzera gonbidatu nahi zaituztet, gaiaren kokapena egiteaz gain, eskoletarako proposamenak aurkezten dituelako:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina