Ezinbestekoa da emakumeek parte-hartze aktiboa izatea erabakiak hartzeko prozesuetan, maila politikoan, sozialean eta ekonomikoan. Emakumeak ahalduntzeko, herritar aktiboak sentitu behar gara, eta eskubidea izan behar dugu zer eratan bizi nahi dugun eta zer aukera ditugun aukeratzeko.
Horretarako, ekitate-giroa sortu behar da bi generoen artean. Parte-hartzearen kultura indartzeko helburua, non identitatea eta autoestimua, lan kolektiboaren balioarekin batera, premisa bihurtu behar diren.
Parte-hartzea modu askotakoa bada ere, eta espazio bakoitzaren arabera aldatzen den arren, generoak parte-hartzean eragin zuzena du. Hortaz, emakume izateak, hainbat arrazoiengatik, parte-hartzea baldintzatzen du.
Emakumeen parte hartzea bultzatzeko nire ustez emakumeen ahalduntzea oso garrantzitsua da. Izan ere, emakumeen ahalduntzearekin parte-hartzearen eraldaketa eta eraikitze feminista etorriko direla uste dut.
Bide honetan oso interesgarria iruditu zait ERAGIN PLAZANDRE jardunaldietan egiten ari den lana.
Beste alde batetik, emakumeen parte hartzea ziurtatzeko emakumeok gure espazioak ere behar ditugu eta hauek eskuragarri izateko ERANTZUNKIDETASUNA beharrezkoa da.
Emakundek ERANTZUNKIDETASUNA BALIOA ETA GENEROA azterketan, argi gelditzen da eremu publikoan aritua ahal izateko eremu pribatuan ardurak utzi behar ditugula, eta horretarako gizonezkoen, eremu pribatuan lan banaketa eta parte hartze parekidea beharrezko dela.
Izatez, partaidetzak baduelako generoa, bai eremu publikoan zein pribatuan, horixe da sortutako hizki-zoparen izenburua:Nire inguruan zinegotzia izanda, parte hartzeari dagokionez, politikan emakumeon parte hartzea nahiko zaila egiten dela ikusten dut. Goiko karguetan oraindik ere, gizonak daudela.
Partidu politikoen zerrendak legez emakumeon eta gizonezkoen kopurua markatuta badago ere, gero praktikan goi karguetan gizonezkoak dira gehienak.
Bideoan aipatzen den moduan, orain dela gutxi arte, politika gizonen mundua izan da eta aldaketak oso astiro doaz.
VIRGINIA WOOLF BASQUESKOLAK egindako DATU JASOTZE arabera, 2019ko hauteskundeetan hautetsien %46,13 emakumeak izan badira ere , aurreko legegintzaldian baino %4,63 gehiago, eta legeak eskatzen duen gutxienekoa gainditu bada ere, oraindik goi karguetan gizonezkoak dira nagusi.
Proiektu hau eskolekin batera eramaten da aurrera, baina udaletan eragina du izatez.
Ekimen honen helburua da, 8 eta 12 urte bitarteko haurrei entzutea eta protagonismoa ematea da.
Horretarako, haurren hiriaren proiektuak haurrei beren kezkak adierazteko aukera eskaini nahi die. Hau da, hiria beren bizi-ikuspegitik nola hautematen duten jakitea. Eguneroko bizipenetatik abiatuta eta espazio publikoa ere erabiltzen dutela kontuan hartuta, asko dute esateko eta ekarpenak egiteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina