2021/01/24

Motibazio, helburu, antolakuntza eta konpromisotik partaidetzara

 


Aste honetako irakurgaia irakurtzen hasi nintzenean, zergatik partaidetza? edukiak hainbat hitzarmen edo lege aipatzean nire atentzioa harrapatu zuen.

Argi neukan edozein pertsona gizarteratzean autonomoa, kritikoa, arduratsua eta askea izan behar dela. Baina hori ez datorrenez jaiotzez arautu edota idatzita izanbehar da. Eta esperientzia erakutsi didan moduan arautua egon arren herritar askok ez gara “entzungai”.

Hori dela eta, uste dut beste edukiekin batera nire ikasleei ere eskaini behar dizkiet entzule aktibo teknikak. Pasaden edizioko Ainok bere postan, Munduak ezin du galdu erdia-n, partekatzen ditu hainbat material interesgarria: IKKIprograma eta entzumen aktiboko ariketak. (Azken hau ere proposatzen da gai honetako gehiago jakiteko atalean).

Guztiok ados bagaude partaidetza ikasi ahal den gaitasun bat bada, gaitasun hori garatzeko motibazioa landu behar da, eta hori pizteko norberaren interesak entzun egin beharko dira. Interes barik ez dago motibaziorik.

Motibazioarekin helburuak datoz, eta helburuek kontzientzia, antolakuntza, inplikazioa eta ardura/konpromisoa lantzen garamatzate.

Emakumeen partaidetzaren datuak eta bilatzen topatu dut Alboanek argitaratu zuen artikulu bat, ¿tiene género la participación?eta artikulu zaharra (2015) bada ere bertan agertzen den hausnarketa batekin geratzen naiz:

Partaidetza parekidea izateko hainbat oztopo gainditu behar dira:

1. Generoaren arabera egokiak diren rolei buruzko gizarte-jarrerak eta aurreiritziak sortzen dituzten rolak eta estereotipoak.

2. Praktika eta baldintzapen sozial diskriminatzaileak, eremu publiko zein pribatuetan, emakumeen autoestimuan, presio sozialean (kasu askotan familian) eta gutxiespenean eragiten dutenak.

3. Gizonen eta emakumeen arteko aukera-desberdintasuna prestakuntza politikorako.

4. Legeria, mekanismo eta egitura instituzional diskriminatzaileak.

5. Emakumeen muga nagusietako bat pobrezia eta lanerako eta baliabiderik ez izatea da.

6. Genero-arrazoiengatiko jazarpen politikoa.

Hau dena nire eskolara eramaten badut, egiaztatze bat egiten dut. Gero eta ikasle gazteagoekin partaidetza parekidea dago. Ikaslearen nortasunaren arabera edota helduak haren gainean proiektatzen dituen itxaropenak arabera, parte-hartzea handitzen edo txikitzen doa. Beraz, helduek edo gizarteak jarraitzen badugu mutilei (edo maskulinitate estereotipoari) boterea proiektatzen partaidetza parekidetik urrunduko gara gero eta gehiago.

Gure eskolan saiatzen gara “Behatokiko” partaideek halako gaiak haien taldeetara eramatea eta kontzientzia eta konpromisoa lantzea.

Nire saioetan sarri hausnarketa guneak daude, eta hausnarketa horietan guztiek ez badute parte-hartzen, noiz edo noiz saioa bukatzean guztiak inplikatzen ditut hitz bat partekatzeko. Keinu txikietatik hasita.



Eta umeek zer ulertzen dute partaidetza hitza entzutean?










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina