2021/01/30

HEZKIDETZA DENONTZAT

 Curriculuma definitu behar izango banu, hauxe esango nuke:

Hezkuntza-helburu batzuk lortzeko asmoz, aurrez antolaturiko hezkuntza-plan edo –programa bezala defini dezakegu.

Curriculuma bi ikuspegitik aztertuko nuke:

HEZIKETA IKUSPEGIAREN ARABERAKO CURRICULUMA

      Ikaslearen ikuspegitik titulu edo helburu jakin batzuk lortzeko burutu behar diren ikasgai eta jarduera multzoa da.

      Irakasle   edo   hezitzailearen   ikuspegitik   bere   esku-hartze   profesionalaren oinarritzat hartzen da.

 

POLITIKA IKUSPEGIAREN ARABERAKO CURRICULUMA

 

Administraziotik, titulazioa jakin bat eskuratzeko behar diren xedapenak zehazten dira eta hauek dokumentu idatziren batean jasotzen dira.

Hezkuntza jardueran eginiko edozein aldaketak curriculumaren politikari eragiten diola ondoriozta daiteke, edo alderantziz.

Ikuspegi honetatik, curriculum-politika hezkuntza sistemaren barruan Curriculuma hautatu, ordenatu eta aldatzeko modua ezartzen duen hezkuntza-politikaren alderdi zehatza dela esan daiteke.

Azken ikuspegi honek indar haundia dauka eta gure Curriculuma zati orokor batean bideratzen duela iruditzen zait.

Curriculumaren kontzepturako beste hurbilketa batzuk ere aipatu behar direla pentsatzen dut. Nire ustez, ikuspegi hauekin kultura ere kontutan izan behar da. Horrela ba, curriculumean elkar eragiten duten hiru osagai jarriko nuke agerian:

 

§  Curriculuma, kultura-edukien hautaketa da .

§  Baldintza politiko, administratibo eta instituzional jakin batzuetan gauzatzen da. Baldintzek modelatu egiten dute eta, berez, curriculum ezkutuaren sortzaile dira.

§  Curriculuma testuinguru sozialean aukeratzen da, eskola testuinguruan burutzen da.

 

CURRICULUMAREN ITURRI TEORIKOAK

Curriculumak hainbat ezagutza iturritatik biltzen diren informazioz osatzen dira. Curriculum bat eratzerakoan kontuan hartzen diren oinarri teoriko batzuk. Oinarri hauek hezkidetza ikuspegitik begiratzen baldin baditugu, horrela definitzen ditugu:

 

a. Iturri soziologikoa, hots, gizarte-antolamendua nola dagoen banatuta aztertuz (Baloreak, kultura, jarrerak, genero eta  espazio publiko eta pribatuen hierarkizazioa,...)

b. Iturri psikologikoa. Ikasleen garapen ebolutiboak eta ikaskuntza garapenak zer nolako prozesuak jasaten dituzten jakin (sexu-diskriminazioa biologikoki justifikatzea, gure nortasun pertsonala generoen eta hormonen ondorioak direla esatea,..)

c. Iturri pedagogikoa. Hezkuntza ereduak genero maskulino eta femeninoren hierarkizazioan oinarrituta egon direla kontuan hartzea, eta horrek ekarri dituen ondorioak

d. Iturri epistemologikoa. Menpekotasun sisteman justifikatzea ikuspegi androzentrimoa bultzatzeagatik. Kontuan ez izatea, emakumearen partaidetza aktiboa gizartean.  Historiaren ikuspegi bakarrarekin kontatu izatea,...

Iturri hauekin batera nik iturri filosofikoa ere kontutan izango nuke. Curriculumaren diseinua lortu nahi   dituen helburuetatik abiatzen baita. Hau da politika eta administratiboki gizartearentzat egokiena zein den filosofiatik abiatzen da. Hortaz, desberdintasun haundia dago iturri filosofikotik izan daiteken ikuspegia.

 

Baina curriculum hezkidetzailea izatearekin nahiko izango da? EZ

Alde batetik, ikastetxean diagnostiko on bat egin beharko dugu eta harreratako Sestaoko berritzegunean dagoen materiala abiapuntu bezala erabili dezakegu

https://sites.google.com/a/b03sestao.es/hezkidetza-b03-sestao/errekurtsoak/eskola-eredu-berria/-diagnosia-ikastetxean

 


Ikastetxean diagnosi erreala eta ahalik eta hoberen egiteko, ezinbestekoa da edukiak, metodologia eta materiala, testu liburuak, eskola antolamendua, espazioa, denboraren erabilera , jolastokia, zuzendaritza taldea, irakasleen eta ikasleen arteko harremanak, gurasoak (ikuspuntua, familia egoera, espektatibak) ikasleen arteko harremanak. Ahozko hizkuntza,…


Edukiak, metodologia eta materiala, ikuspegi kritiko batetatik behatu eta hezkidetzaileak direnak sustatu behar ditugu eta ez direnak baztertu, moldatu edota ordezkatu behar ditugu.

Baina diagnosiarekin hasi aurretik ezinbestekoa da ikastetxeko partaide guztiak (irakasleak, irakasle ez diren langilea, familia, ikasleak, herria) ingurunea entzutea eta behatzea. Zer gertatzen da? Nolakoa da nire ingurunea? Nolakoa da gure arteko harremana? Nolakoa da ikasleekin dudan harremana? Zeintzuk dira transmititzen ditudan baloreak?



Ez da nahikoa diskurtso hezkidetzailea barneratuta izatea, eskolak ikasturteko egun batzuetan (azaroak 25, otsailak 11, martxoak 8,…) antolatzen dituen ekintzetan parte hartzea. Ezinbestekoa, beharrezkoa da formakuntza eta sentsibilizazioa eta honek lan asko eskatzen du. Lan haundia dugu aurretik, teoria praktikara eramatea lan asko eskatzen du. Lan guzti honek lan indibiduala eta talde lana haundia eskatzen du

Ordu asko eskatzen ditu materiala aztertu, aldatu eta berria sortzeak. Prest gaude gure ordutegitik kanpo lan hori hartzeko? Prest gaude gure metodologia aldatzeko? Azkeneko 10, 20 edo 30 urtetan erabili dugun metodologia aldatzeko edota ikasle bezala ikasi eta barneratu dugun metodologia?

Niretzat hauxe da zailena, irakasle guztiek parte hartzea, inplikatzea eta norbere ordutegitik aparte ordu gehiago sartzeko prest egotea.

Honekin batera César Bonak, hezkuntzan inguruan aipatzen duen erronka entzutea merezi du.

 

 



 

Iazko posten artean hauxe aukeratu dut https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/01/curriculuma-eta-baliabide-didaktiko.html. Informazio eta baliabide interegarriak dago.

Hurrengo ABESTiaren letra aldatzeko borrokatu behar dugu:

“Las que faltaron”

 


 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina