Oraindik ez dugu ohiturarik horrelako argazkiak ikusten. Aste honetan parte-hartze parekideen behaketa hainbat eremuetan aztertu eta gero, kiroletan dagoen parte-hartze ez parekideari buruz hitz egitea erabaki dut. Eremu honetan oso argi ikusten da emakume eta gizonen arteko aldea, emakumeen kirolak eta gizonen kirolak.
Berdintasuna kiroletan sustatzea funtsezkoa da eta horretan komunikabideen ahalmena, ezagutarazteko, eta hezkuntza, irakasteko eta aukerak emateko, funtsezkoak dira. Komunikabideetan emakumeen irudi positiboa islatu, genero estereotipoak eta eredu gisa ez bezala, pertsonalki,
profesionalki eta sozialki baizik.
Kirolean inplikatutako arlo guztietan emakume gehiago nahi ditugu: zuzentzen eta kudeatzen, entrenamenduetan, arbitrajean, kazetaritzan, prestakuntzan, ikerketan eta edozein kirola egiten.
Kirolak eskaintzen dituen aukerak erabiltzeko, trebakuntza eta
balioak helarazteko, aurreiritziak eta estereotipoak
gainditu behar dira. Genero ikuspegia eta aukera-berdintasun printzipioa sartu behar dute gizarte erantzukizun korporatiboaren barruan parte hartzea duten kirola-elkarte eta erakunde guztiek.
Aste honetan aukeratu dudan post-a BegoƱarena izan da. Interesgarria izan da Santiago Bilinkis-ek kontatzen diguna sare sozialetan egiten diren manipulazioei buruz. Partaidetza parekidea, kooperatiboa eta integrala gaurko erronka dugu
Amaitzeko ondorengo bideoa uzten dizuet emakumearen egoera Formula 1ean zein den ezagutzeko eta emakumearen parte-hartzea bultzatzeko Dare to be diferent.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina