Boaventura De Sousak epistemizidioa salatzen du bere lanetan. Haren aburuz, epistemizidioa honelaxe definitzen da:
"Destrucción sistemática del sistema de saberes y conocimientos de una etnia, especialmente para asimilar estas a una cosmovisión europea."
Hau kontuan izanda, epistefeminizidio kontzeptua proposatu nahiko nuke, espresuki, emakumeen jakintzari, munduaren ikuskerari eta ekarpenei egindako suntsiketa sistematikoari egingo lioke erreferentzia. Horren harira, hona hemen leloa:
Konturatu naiz genero eraikuntzak gizarteko alor guztietan eragina duela. Hori dela eta, patriarkatuak eta misoginiak zientziaren eraikuntzan eta transmisioan ere eragin zuzena dute. Horregatik, ezinbestekoa da, alde batetik, emakumeen jakintzek gordetzen duten zientziari behar duen lekua ematea; bestetik, historian zehar hamaika ekarpen egin dituzten emakumeen izenak, aurkikuntzak eta lorpenak lau haizeetara zabaldu beharra dago. Esan gabe doa, sozializatuak izan garen generoaren eraginez, munduaren ulerkera jakin bat garatu dugula eta horrek eragin zuzena duela ikertzeko garaian erabiltzen ditugun kategoria sistemekin (androzentrikoa guztiz).
Ikertu dut mendeak daramatzatela emakumeak zientziari ekarpenak egiten, kontua da ez dutela gizonek adinako oihartzuna izan eta, noski, gehienetan, ez zaiela beraien lana aitortu. Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientziaren harira, SORKIN elkarteko Vanek egindako hitzaldi hau elkarbanatu nahiko nuke zuekin. Bertan emakumeen jakintza horiei (ekofeminismoarekin uztartzen du) merezitako aitortza egiteko hastapenetan hasten da:
Horren harira, gaur irakurritako artikulu hau elkarbanatu nahiko nuke zuekin, andra.eus atari aberatsean batxilergoko filosofia curriculuma jarri du zalantzan Lola Cabrera Trigo irakasleak eta, honela izendatu ez duten arren, epistefeminizidioaz ari dira.
NIre ustez, baliabide hezkidetzaileak txertatzeko erronka eta zailtasun handiena sentsibilizazioa da. Batetik, lanbidea unibertsitatean erakusten zaigunean ez zaionez merezi duen lekua ematen, uste da arbuiagarria dela. Bestetik, inork ez duenez bere lanbidea galdu material ez hezkidetzailea lantzeagatik, eraldaketarako beharra, gehiegitan, ez da sumatzen. Une honetan, milintatziaz egiten den eraldaketa bat da, eta betaurreko moreak jarrita edukitzearekin du zerikusia (eta gure lanaren ardura beteatzearekin, noski).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina