Heziketa afektibo sexualaren gaia esku artean izan dudan egun hauetan hitz bat eduki dut etengabe buruan eta hau NORMALITATEA izan da. Eta honekin batera, normalitatea ilusio bat dela sentitu dut. pertsona bakoitza bakarra da munduan eta ondorioz, egiten ditugun gauza guztiak modu bakarrean egiten ditugu, harremandu, hitz egin, sentitu, pentsatu...eta noski, sexualitatea bizi ere.
Ondorengo bideo honetan Irantzu Varelak "Lo normal" deitzen diogun hau definitzen du eta nahitaez hauetariko gauza askorekin ez naiz identifikatua sentitzen.
Sexualitateari dagokionez, normalena heteroxesuala izatea da eta berau bizitzeko modu bat eta bakarra da legitimoa, hala nola: uglaketan izatea helburua, praktika sexualetan zakila alutik sartzea izatea normala, klitoria eta emakumeon plazerrari ez erreparatzea, sexualitate ez normatiboak duseztatzea eta zigortzea eta abar luze bat. Eta nola ez, aurreikustea denok eta gure bizitzako etapa guztietan heterosexualak eta heteropraktikanteak izatea.
Normaltasun hau deuseztatu nahiko nuke, izan ere, karga emozional handia gainean jartzen digula ikusten bait dut. Honekin batera, iazko ikaskide Iratxe Laesen artikulua ekarri nahiko nuke hona. Nik ere neska gazteengan ikusten ditut presio hauek izateak dakartzan karga emozionalak, nagusiki, bikotekidea edo ligerenbat ez izatearen presioa, nik neuk sentitu izan ditudan kargak dira gaztea nintzenean. Beraz, noiz arte egon behar dugu karga hauek belaunaldiz belaunaldi pasatzen?
Baliabide hezkidetzaileen artean Irantzu Varela eta Faktoria Lilako bideo/artikuluak eta Pikara Magazin aldizkariko artikuluak proposatu nahi nituzke. Zailtasuna zera da, normalitatetik ateratzen diren gaietaz hitz egiten dutela eta honek heldu asko deseroso sentiarazi ahal dituela, baina tira, ohituko dira!!! Pikaran argitaratutako artikulo honekin agurtzen naiz, "Queridx heterosexual ofendidx" deitzen dena, on egin!!
2019/03/04
Zelai erdian eskola bat dago...
Ez dakit zuen
garaian berdin bizi izan zenuten, baina atzera begirada bat botatzen dudanean
pena handia ematen dit pentsatzeak zelako heziketa afektibo-sexuala jaso dugun.
Bueno, jaso jaso… ez nago ziur horrela deitu ahal diogunik ere. Aste honetan
ikusi dugun moduan, ikastetxean denbora tarte laburra eskaintzen zioten eta
ugalketan, nahi gabeko haurdunaldien eta sexuen bitartez transmititutako
gaixotasunen prebentzioan zentraturiko saioak ziren. Inork ez zigun plazerrari,
desioari, harreman positiboei buruz hitz egin… inork.
Nire adineko
mutilek porno matxista eta komertzialarekin hezi dira. Guk (neska/emakumeok*),
sikiera saiatu gara horrelakoak ikusten. Maitasun erromantikoaren eta laranja-erdiaren
mitoekin hezi gara eta, zoritxarrez, izan ditugun praktika heterosexualetan
koitozentrismoa izan da nagusi, beti mutilen/gizonen desioak asetzeko
helburuarekin. Gogoratzen dut lesbiana den lagun bati gure esperientzia eta
bizipenak horrelakoak izan zirela kontatu genionean, ez zigula sinisten. Tristea
da, baina horrela izan da bai. Edo horrela izaten jarraitzen du, hobeto esanda.
Izan ere, pentsatu “Greyren 50 itzalak”, “Crepúsculo” eta abar fenomenoek
sortutakoa.
Eskerrak, urteak
pasa ahala, lagunartean batez ere, sexualitatea eta afektibitatearen inguruan hausnartzera
animatu ginela.
Astean zehar landu dugun gai honen
inguruan gehien eragin didan aipua, Gloria Fuertesen “Loreen
maistra” izan da:
Hala ere, afektibitatea → harreman
positiboak edota sexualitatea → desioa(abiapuntu) + plazerra(helmuga) kontzeptuek ere sakon sartu zaizkit.
Bestalde, ikasleen erdiak
baino gehiagok eskola ez dela espazio segurua hautemateak, pena
izugarria emateaz gain, hausnarketarako beharra daukagula iruditzen zait.
Iazko ikastarokideek egindako post
bat aukeratzekotan, Irati Gaztelurrutiarena izango litzateke; heziketa afektibo-sexualaren inguruan
oraindik dauden erresistentzia eta tabuei buruz ematen duen ikuspuntuagatik.
Hona hemen heziketa afektibo-sexualaren inguruko
baliabide eta proposamenen batzuk:
- Steilas-en “Hezkuntza afektibo sexuala” edota “Askatasun begiradak: Genero eta aniztasun afektibo sexuala modu askean bizitzen laguntzeko unitate didaktikoa” unitate didaktikoak, “Genero eta aniztasun sexualerako gida”.
- Urtxintxa eskolaren “Xake mate” bilduma eta, bereziki, 5. edizioa: “Aisialdian sexualitatearen lanketaren bidez sexismoari aurre egiteko aholku sorta”.
- Kili Kontuak - Sexualitatea Haurrekin Lantzeko Ipuina
- Mihi-Bero mahai-jolasa
- Bilgune Feministaren “Sexualitatearen eztabaida” txostenean agertzen diren pelikula edo dokumentalak: “XXY”, “Fake Orgasm, Dirty diaries”, “El clítoris, ese gran desconocido”.
- Isabel Duque psikologoa, sexologoa eta terapeutak sortu duen La Psicowoman kanala eta blog-a. Nire ustez, gaur egungo gazteengan oso modu eraginkorrean heltzen da. Pikara Magazinen ere kolaboratzen du (hemen postak). Bideo honetan, PsicoWoman kalera irtetzen da pornoari buruz galdetzeko:
Bertan, “The Porn Conversation” proiektua
aipatzen du, Erika Lust eta Pablo Dobnerrek sortu duten erreminta edo baliabide
bilduma bat irakasle zein familiei zuzendutakoa.
Nire ustez hau guztia eremu
hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak hauek
dira:
- Lehenik eta behin, eredu heteronormatiboa eta sexista, ugalketara bideratuta dagoena eta hegemonikoa dena, zalantzan jarri. Horretarako, jendartearen sentsibilizazioa eta formazioa beharrezkoa da. Ezin dugu onartu heziketa afektibo-sexuala ikastetxe eta irakasleen sentsibilitate eta boluntarismoaren eskuetan geratzea.
- Pertsona beste sexualitate dagoela ikusarazi eta “normatik” ateratzen diren ereduak ezagutzera eman. Horretarako beharrezkoa da gu geu eredu izatea eta baita materialetan islatuta egotea.
- Sexualitatearen inguruan dauden mitoak deseraiki (batez ere nerabeen artean, nahiz eta haiei bakarrik mugatuta ez dauden).
- Afektibitatea pertsona guztien garapen integralerako funtsezkoa dela kontuan hartu eta gure egiteko/pentsatzeko/bizitzeko moduetan aplikatu.
- Sexualitatea bizitzeko, gorputzaren autoezagutza eta onarpena sustatu, desioa eta plazerra abiapuntu eta helmugak izan daitezen.
Guzti honengatik, martxoaren 8an emakume*, trans eta bollerok lan guztiak, soldatapeko zein doako lanak, egiteari utzi eta kaleak hartuko ditugu. Greba feministak bizitzako esparru guztiei aurre egiten die, indarkeriari, parekidetasun ezari, prekarietateari, sexualitate eredu hegemonikoei, lanen sexuaren araberako banaketari, kontsumo ereduari, familia patriarkalari, jakintzen hierarkizazioari, arrazakeriari, edertasun kanonari eta zapalkuntza guztiei.
Emakume*, trans eta bollerok heteropatriarkatu kapitalistari planto! Bizitzak erdigunera!
2019/03/03
Heziketa afektibo sexual baten alde!
Gakoa heziketa afektibo- sexuala behar eta eskubide bat dela ikusaraztea da, nire
ustez. Gai honetan ideologiak garrantzi eta pisu handia daukala uste dut, eta
nahiz eta pentsatzen dugun hezkuntza munduan orokorrean ideia aurrerakoiak
ditugun jendea dagoela, badago jende asko oraindik ere hezkuntza afektiboa ez
lantzearen alde dagoena, eta ideia askorekin bat egiten ez duena orientazio aniztasuna,
norbere gorputzaren inguruko erabakiak, ugalkortasuna… besteak beste.
Heziketa honen inguruko erronka handi bat da
gizartean tabú den gai hau normaltasunez hitz egin eta lantzea da. Hau da, gizartean
“zailtasunez” bizi dugun gaia, eskolan nola jorratu badakigu? Normaltasunez
jokatzen dugu?
Heteronormatibotasun eta binarimoa alde batera
uztea ere erronkatzat hartzen dut, izan ere, zaila izango da bestela guztiak
onartzen dituen hezkuntza afektibo sexuala lantzea. Honekin batera erabiltzen
ditugun material eta baliabideak ere.
Hainbat baliabide proposatuko ditut, inteesgarrak
iruditu zaizkidanak:
-UN MURO QUE
HABLE DE SEXUALIDAD: Sexualitatearen
inguruko jarduera, historian zeharreko informazio pixka bat, ezaugarriak..
Osakidetzak bere web orrian duen Sexumuxuko
koadernoak. Deskargatu ezkero, jarduerak eta PDFak informazioz josita dituelarik…
Nik proposatzen dudan bideoa honako hau da! Ideia,
izen eta kontzeptu asko dauden arren oso ondo laburtzen baitu gizartearen
aniztasun sexuala! https://youtu.be/1QbTZYiQ6BA
Irati Gaztelurrutiaren posta
aukeratzen dut elkarbanatzen dituen bideoak oso egokiak eta balio handikoak
iruditu zaizkidalako.
SEXUALITATEAREN KOLOREAK!!
Heziketa afektibo-sexuala beharrezkoa da bakoitzaren burua ezagutzeko, besteak
ezagutzeko, bakoitzaren bizipenak ulertzeko eta gorputza onartzeko. Baita besteak onartzeko
eta haiek gurekiko dituzten desberdintasunak ulertzeko ere. Horrela, ulertuz eta onartuz,
bakoitzak erabaki aproposagoak hartzeko gai izango da eta zoriontsuagoizateko aukera
gehiago izango du.
ezagutzeko, bakoitzaren bizipenak ulertzeko eta gorputza onartzeko. Baita besteak onartzeko
eta haiek gurekiko dituzten desberdintasunak ulertzeko ere. Horrela, ulertuz eta onartuz,
bakoitzak erabaki aproposagoak hartzeko gai izango da eta zoriontsuagoizateko aukera
gehiago izango du.
Sexu-hezkuntza prozesu bat da eta aurrera doa umeen garapen mailarekin batera, beraz,
ematen dugun informazioa era batekoa edo bestekoa izango da haurren adinaren arabera.
Ikasketa prozesu hau bizitza osoan zehar eman behar da eta ez da soilik informazioa jasotzea,
sexualitatea bideratzen ikastea ere bada. Txikitatik sexualitateari buruzko informazioa eskura
izango dute, horrenbestez, hobe da, sexu hezkuntza on bat izateko, kontrolatzea eta ondo
bideratzea ikasten dutena. Familia, eskola eta gizartea dira umeen hezkuntzan parte hartzen duten
agenteak, beraz, sexu-hezkuntza osasuntsu bat hiru esparru hauetatik bultza dezagun, adina bakoitzari
egokituz
AUTONOMIA, INDEPENDENTZIA PERTSONALA ETA ENPLEGUA ikasketak bizitza-proiektu
oso baterantz eramango gaitu, genero-estereotipoak eta mugatzen gaituzten bestelako
baldintzatzaileak gaindituta
Aurreko urtetako sarrera hau aukeratu dut:
ESKOLA GUNE SEGURUA
Batez ere gustatu zait berak jarri duen koadroa mutilek eta neskek nola bizitzen duten sexualitatea
azaltzeko. Eskema horiek apurtu behar direla esaten du.
ematen dugun informazioa era batekoa edo bestekoa izango da haurren adinaren arabera.
Ikasketa prozesu hau bizitza osoan zehar eman behar da eta ez da soilik informazioa jasotzea,
sexualitatea bideratzen ikastea ere bada. Txikitatik sexualitateari buruzko informazioa eskura
izango dute, horrenbestez, hobe da, sexu hezkuntza on bat izateko, kontrolatzea eta ondo
bideratzea ikasten dutena. Familia, eskola eta gizartea dira umeen hezkuntzan parte hartzen duten
agenteak, beraz, sexu-hezkuntza osasuntsu bat hiru esparru hauetatik bultza dezagun, adina bakoitzari
egokituz
Prozesu osasuntsu bat garatzeko ondoko hauek kontuan hartu behar dira:
- Bakoitzaren garapen indibidualarekiko errespetua.
- Aniztasuna
- Sexualitatearekiko jarrera positibo eta arduratsua garatzea, horrela, arduraz eta
erantzukizunaz jokatuko dute, beraiekiko ez ezik, bizi diren gizarte-testuinguruaren beste
pertsonekiko ere.
- Adinaren arabera landuko da.
- Ez dira ahaztu behar gai honekin erlazionatutako beste aspektuak: desioa eta plazerra,
emozioak, tratu onak, ezagutza, autoestimua, onarpena, kritikotasuna…
- Bakoitzaren garapen indibidualarekiko errespetua.
- Aniztasuna
- Sexualitatearekiko jarrera positibo eta arduratsua garatzea, horrela, arduraz eta
erantzukizunaz jokatuko dute, beraiekiko ez ezik, bizi diren gizarte-testuinguruaren beste
pertsonekiko ere.
- Adinaren arabera landuko da.
- Ez dira ahaztu behar gai honekin erlazionatutako beste aspektuak: desioa eta plazerra,
emozioak, tratu onak, ezagutza, autoestimua, onarpena, kritikotasuna…
Gure eskoletan, gai hau ez dago curriculum esplizituaren barnean, ez da aniztasuna islatzen
eta estereotipoak erreproduzitzen dira. Gainera, askotan, kanpoko erakunde bat arduratzen
da horretaz.
eta estereotipoak erreproduzitzen dira. Gainera, askotan, kanpoko erakunde bat arduratzen
da horretaz.
Aurrekoa dela eta, oso egokia da SKOLAE bezalako programak. Programa honetan zeharkako
helburu, eduki eta ekintzak txertatu dira, eskola-ibilbide osorako eta lau ikasketak sakontzen ditu:
helburu, eduki eta ekintzak txertatu dira, eskola-ibilbide osorako eta lau ikasketak sakontzen ditu:
AUTONOMIA, INDEPENDENTZIA PERTSONALA ETA ENPLEGUA ikasketak bizitza-proiektu
oso baterantz eramango gaitu, genero-estereotipoak eta mugatzen gaituzten bestelako
baldintzatzaileak gaindituta
KOTZIENTZIA KRITIKOA BERDINTASUNIK EZAREN AURKA ETA ALDAKETARAKO
GAITASUNA ikasketak pertsona arduratsu (bai maila indibidualean, bai kolektiboan), aktibo
eta kritiko bilakatuko gaitu berdintasunerako bidean.
GAITASUNA ikasketak pertsona arduratsu (bai maila indibidualean, bai kolektiboan), aktibo
eta kritiko bilakatuko gaitu berdintasunerako bidean.
SEXUALITATEA, HARREMAN AFEKTIBOAK ETA INDARKERIAREN PREBENTZIOA ikasketak
harremanak eta maitasunak eraikitzeko autoezagutzan lagunduko gaitu, aniztasuna onartuta eta
harekiko errespetua erakutsita, indarkeria matxistetatik urrun.
LIDERGOA, PERTSONAREN AHALMENA ETA TALDEARENA, ETA PARTAIDETZA
SOZIALA ikasketak maila indibidualean zein kolektiboan indartuko gaitu, eta berdintasunetik
zein errespetutik gizarte-bizitza
harremanak eta maitasunak eraikitzeko autoezagutzan lagunduko gaitu, aniztasuna onartuta eta
harekiko errespetua erakutsita, indarkeria matxistetatik urrun.
LIDERGOA, PERTSONAREN AHALMENA ETA TALDEARENA, ETA PARTAIDETZA
SOZIALA ikasketak maila indibidualean zein kolektiboan indartuko gaitu, eta berdintasunetik
zein errespetutik gizarte-bizitza
Eskolan ditugun erronkak, nire ustez, hauek ditugu:
- Komunitate osoaren formazioa.
- Hizkuntza hezkidetzailea sustatzea eta hizkuntza sexista eta bazterkeria-adierazpenak
aldentzea.
- Sexualitate eredu anitzak ikastetxeko diskurtsoan barneratzea eta normalizatzea eta
bistaratzea.
- Aniztasunaren presentzia bultzatzen duen material didaktikoak erabiltzea.
SEXUALITATEAREN KOLOREAK
- Komunitate osoaren formazioa.
- Hizkuntza hezkidetzailea sustatzea eta hizkuntza sexista eta bazterkeria-adierazpenak
aldentzea.
- Sexualitate eredu anitzak ikastetxeko diskurtsoan barneratzea eta normalizatzea eta
bistaratzea.
- Aniztasunaren presentzia bultzatzen duen material didaktikoak erabiltzea.
SEXUALITATEAREN KOLOREAK
Aurreko urtetako sarrera hau aukeratu dut:
ESKOLA GUNE SEGURUA
Batez ere gustatu zait berak jarri duen koadroa mutilek eta neskek nola bizitzen duten sexualitatea
azaltzeko. Eskema horiek apurtu behar direla esaten du.
KILIMETAN HAZIZ HEZI !!!
Aste honetan ere hainbertze ikasi dudala aitortu nahi dut. Bihotzez nekiena,
hitzez eta irudiz jantzi dut. Aurreko ikastarokideek egindako posten
artean Garazi Esnaolarena aukeratu dut baliabideak eskolarako mailakatuak jarri
dituelakoz. Haur Hezkuntzarako:
hitzez eta irudiz jantzi dut. Aurreko ikastarokideek egindako posten
artean Garazi Esnaolarena aukeratu dut baliabideak eskolarako mailakatuak jarri
dituelakoz. Haur Hezkuntzarako:
Lehen Hezkuntzarako
DBHrako
Yolanda ikastarokideak aste honetan partekatu duen baliabide gunean baliabideen artean hau aukeratu nahi izan dut oso aprosa eta beharrezkoa delakoz ikasle eta ikasle ez
direnekin, lantzeko, hau da,irakasle, familia, lagunarte, ...
Ikasleen artean behin eta berriz entzuten dut:
Denek ulertu behar dugu hau:
ezer ez egitea = egitea da
https://cronicaglobal.elespanol.com/vida/la-indignacion-de-una-joven-al-presenciar-una-agresion-machista
-en-el-metro_222846_102.html
-en-el-metro_222846_102.html
Aski da! Nahiz eta sistema eta bere jarraitzeek nahi ez izan,gainerakoak mintzatu, ekiten badugu, ziur nago: eguneroko jarrerak aldatuko dira; banaka aritu beharrean taldeka aritu beharra dugu.
Talde indarra ezin da txarrerako bakarrik erabili! Goazen onerako erabiltzera, laguntzeko, animatzeko,
ulertzeko, errespetarazteko, …
Talde indarra ezin da txarrerako bakarrik erabili! Goazen onerako erabiltzera, laguntzeko, animatzeko,
ulertzeko, errespetarazteko, …
Eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronka nagusitzat daukat nik hau.
AKTIBOKI EKIN DEZAGUN!
Hau egiteko pausuak:
- heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatu inplikatuak formatuz eta informatuz
Nerea Sanchoren Kilimak …)
- Jendartean eta egoera pertsonaletan jokabide onartezinak identifikatu
Lagungarri izanen diren gune interesgarriak hemen dituzue:
SEXU HEZIKETA
Aurreko edizioetako Post HAU aukeratu dut, aportazio interesgarriak egiten dituelako eta baita Nerea Sanchoren liburuak aipatzekoak direlako.
Aste honetako gomendioak:
Artikulo bat maitasun motak lantzeko, HEMEN, greziarren ustez dauden 4 maitasun motak.
Hainbat dokumental enlaze HONETAN aurkitu daitezkenak.
Eta, azkenik dibertsitatea lantzeko beste dokumental bat
Gizartearen sentsibilizazioa, konpromezua eta ezagutza zabaltzea dira.
2019/03/02
Heziketa afetibo-sexuala aske bizitzeko
Txertatu dudan esaldia hezkuntzan aurrera eramate funtsezkoa dela uste dut, amaieran aipatzen duen bezala aske "espresatzen bizi ahal izateko". Binarismoa hezi gaituztelako eta gaur egun ere binarismoa hezitzen ditugulako, hausnarketa egin eta aste honetan ikusi dugun bezala informazioa eta materiala badagoenez aldaketak emateko unea da, txikienetik hasi eta aldaketa handiak eman arte.
Gaur egun, hezkuntza eremuan inklusibitate hitza askotan entzun genezake eta sexualitate askatasuna ere inklusioan sartzen da noski! Heziketa afektibo-sexualak pertsona orori egingo liguke onura, nahiz eta jendeartean onartua dagoen binarismoa horren barnean egon ez garelako inondik inora ere askeak, atxikimendu horren bila markaturiko eremuaren barruan mugitzen garelako, geure buruari gauza berriak ezagutzen eta zer nahi edota zer dugun gustoko galdetu gabe.
Hemen txertatzen dut, bisexualitatearen inguruko bidio interesgarri bat:
Ondorioz, hezkuntzan dagoen erronka garrantzitsuena sexualitate hitza mahai gainean jartzea dela esango nuke, pertsona sexuatuak garelako eta gure bizitza osoan geurekin egongo delako, eta gainera zati garrantzitsu bat okupatzen duelako.
Amaitzeko, iazko lanetatik honako hau aukeratu dut, fantasia gaia aiapatzen duelako eta sexualitatearen barruan gai interesgarria egiten zaidalako.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
















