Galdetutako denok jakin dute zer den hezkidetza eta hiru hitz ezberdinekin lotzeko eskatu diet: Inkluzioa, Errespetua, Parekidetasuna, Berdintasuna, Generoa, Esteriotipoa, Hezkuntza, Etorkizuna, Aniztasuna eta Ipuin Parekideak izan dira atera diren hitzak.
Gauza batetan zazpirak egon dira ados: Hezkidetza Haur Hezkuntzatik lantzen hasi behar da. Batzuk etxean ere landu behar dela, eta beste batzuk gizartean eta komunikabideetan ere hedatu behar dela adierazi dute. Azkenik, ze jarduera proposatuko zituzten galdetu diet eta euren erantzunek hezkidetzaren inguruan zeozer ulertzen dutela adierazi dute: Material didaktikoa egokitu, komunikabideak aldatu, jendea formatu, legedia aldatu, giza baloreak landu ipuin, antzerdi eta eztabaiden bidez, hizkuntza ez sexista erabili, talde lana sustatu eta emakumeen lorpenak gizonezkoekin parekatzea izan dira proposatutako jarduerak.
OLERKI-PIKTOGRAMA
Gorriak ikusi ditut, baina azkenean lortu dut.
Aurreko edizioko ikasketek egindako sarreren artean 2016an Edurnek egindako hau gustatu zait, izan ere, berak proposatutako taula horrekin, argi eta garbi gelditzen da zer den hezkidetza. Gainera, Heziberriri egindako aipamen horrekin, gaur egungo legediarekin bat egiten du.
5 ARRAZOI GARRANTZITSU
Nire iritziz, hezkidetza lantzeko hona hemen arrazoirik pisutsuenak:
1. Pertsona askoren sufrimendua ekiditzeko.
2. Aniztasuna ulertu eta errespetatzeko, aniztasunak aberastu egiten gaituelako.
3. Emakumeek belaunaldiz-belaunaldi jaso duten jasarpenarekin amaitzeko.
4. Norbera izan nahi duena askatasun osoz aukeratzeko.
5. Indarkeria matxistarekin amaitzeko.
Egin, desegin, berregin... Hau da, hausnartzen. Jarrai dezagun hezkidetzari buruz hausnartzen, liluratuta nago!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina