2017/10/24

Hezkidetzari buruz hausnartzen





                Hitza bera berria dela esan daiteke, oraindik ezezaguna. Zer esan, ikaskide bati esker jakin ahal izan baitugu Euskaltzaindian oraindik jasoa ere ez dagoela! Horrela, antzeko zerbait jasotzen da gure inguruan Hezkidetzaz galdetzen dugunean. Bai nire kasuan behintzat. 

Lagun eta lankideen artean hezkidetzaz galdetzean erantzuna erabateko ezezagutza izan da. 4 mutil eta bi neska, 3 teknikari eta 3 Lanbide Heziketako irakasle (onartu beharra daukat lagunen erantzuna aspaldi jaso nuela, nire tesia zertaz zihoan galdetu zidatenean: “hezkidetza? Eta zer da hori?”. CoeducaciĆ³n esatean ideiak lotzen hasten dira, baina zaila egiten zaie hezkidetza eta eskola mistoa gauza bera ez direla pentsatzea. Berdintasuna jada lortua den zerbait dela uste dute gehienek. Tira, askorako emango luke honek baina hau da nik jasotako ideia nagusia. Tamalez atzematen da genero kontutan sentsibilizazio edo ezagutza minimoa izatea beharrezkoa dela hezkidetza zertaz doan zerbait jakiteko. Bai, badago lana egiteko!



5 arrazoi hezkidetza lantzeko:
 
-                   -     Guztiok pertsonak garela ulertzen laguntzeko, berdinak baina desberdinak.
  
                    -     Aniztasuna aberatsa dela ulertzeko eta aniztasun horretan libre eta eroso sentitu eta besteak horrela ere sentiarazten laguntzeko.

-                -  Ikasteko guztiok daukagula ahalmena eta eskubidea, errespetuz, libre erabakitzen duguna izateko.

-                   - Estereotipo eta eredu desegokiak identifikatuz izaera kritikoa lantzen ikasteko.

-                   - Emakumeek historia osoan jasan duten eta jasaten duten jazarpenari amaiera emateko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina