2017/10/23

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN: Galdera artean

Nork ezagutzen du HEZKIDETZA?
Irakaslez inguratuta bizi banaiz ere, ingurukoei Hezkidetza definitzeko eskatu diedan unean, batzuk bi aldiz pentsatu dute. Orokorrean, gehiengoak definizioa zuzen ematen zuen, baina, praktikara salto egiterako garaian, esku hartzeak diseinatzerakoan, oztopoak zituztela adierazten zuten. Hezkuntza eremuetatik kanpo dabiltzanei galdetzean berriz,  emakume gazteak dira hezkidetza entzun eta egoki definitzen dakitenak, nahiz eta guztiak ez diren gai izan hitz egokiekin azaltzeko ideiak badituzte. Helduen artean, zailtasunak nabarmenak ziren eta hain helduak izan gabe ere, hainbat mutilek ez zekitela zer zen argi adierazi didate. Ondorioa argia da, badago zer egin, zer landu eta zer zabaldua.


Nola landu HEZKIDETZA? horren bila etorri nintzen ikastarora eta pixkanaka hasi naiz ideiaz, baliabidez eta erremintez betetzen nire motxila. Iazko kideen ekarpenak irakurtzen nenbilela egin dut topo halako baliabide batekin. Txikitan gauzak buruz ikasteko asmatzen genituen hitzen jolasa ekarri dit burura aurreko ikasturteko Edurneren taula baliabide bikaina iruditu zait modu grafiko batean hezkidetza hitza ulertu eta buruan sartzeko. Era argi eta errazean biltzen ditu hezkidetzaren ideiak eta behar duen sakontasunaz aztertzen ditu ondoren.


Niretzat zer da HEZKIDETZA?
Ikastaro kideen ekarpenez gain irakurgaietan, besteak beste, Mari Jose Urruzola, Marian Moreno, Pikara Magazine, hezkidetzan esperientziadun irakasle eta aditu ugariren definizioak irakurtzeko aukera izan dugu. Handik  eta hemendik jasotako hariak lotuz nire sarea osatzeari ekin diot eta hauxe da neureganatu dudana:


Hezkidetza (Hez+kide+tza) parekidetasunean hezi eta ahalduntzean datza.  Feminismoaren ekarpenak eredu hartuz,  ikasleak genero maskulino zein femeninotik askatu eta genero estereotipo sexistetatik at heztean datza. Norbanako askeak garatuz, berdintasunezko harremanetan eta boterearen erabilera parekidean oinarritutako gizartea eraikitzea lortu nahi delarik.


Eta zergatik landu behar dugu HEZKIDETZA?
Askotan entzun dugun galdera da eta zoritxarrez irakasle artean ere entzuten da. Baina, arrazoiak ematen hasi aurretik, ikusi ondorengo bideoko asmakizuna ea asmatzen duzuen.


(Tribuaren Berbak EITBko saiotik hartua)

Jarraian dituzue hezkidetza lantzeko nire  bost arrazoiak:



Baina ZER, NOLA, ZERGATIK...? galdetzen jarraitzen duten horientzat sortu dut ondorengoa. Poemaren lerroak bezalaxe hazten goazelako, ahalduntzen eta handi egiten...

hezkidetza poema ( Garazi).jpg


EZ GELDITU ITZALEAN, EGIN JAUZI, EGIN HEZKIDETZA!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina