2017/10/22

Sare sozialak...edo EZ hain SOZIALAK

Sare sozialetan aktibista naizela onartzen dut. Facebook eta twitter kontuak ditut eta astero erabiltzen ditudala aitortzen dut. Baina... KONTUZ eta ADI ibili behar garela oso argi daukat...
Gero eta soro gehiago baitdaude pantaila eta teklatuen atzean.

Teknologiak gauza positibo asko ekarri dizkigu, baina bat gauza ez hain onak ere: gizakion arteko komunikazioa galdu dugu, beste batzuen artean.

Gaur egun ez dira gauzak aurpegira esaten, facebooken mezu enkriptatu baten bidez edota whatsappetik esaldi zatar baten bidez baizik. Gaur egun ez da begietara begiratzen, whatsappeko perfileko argazkira baizik. Gaur egun ez da kaleko pertsona bati helbide jakin bat galdetzen, google mapsean bilatu, burua makurtu eta ateraino heltzen baitzara.

Interneten denetarik topa dezakegu. Baina... NON DAGO MUGA?
Noski, internetek ere alde onak baditu.

Hezitzaileontzat sare sozialek aukera ederrak eskaintzen dituztela uste dut. Gure artean materiala eta jakinmina elkarbanatzeko oso aproposak dira. Nire ustez, askoz ere politagoa litzateke elkartruke hau presentzialki egitea baina, jakin badakit ezinezkoa dela, izan ere betiko arazoa daukagu: DENBORA FALTA. Interneten bidez dena doa arinago.

Ziberaktibismo hezkidetzailea ezinbestekoa da gure erronka lortzeko: genero - berdintasuna. Interneten dagoen informazio pila hezkidetzailea izan behar du, eta horretan guztiok utzi dezakegu gure aztarna. GOAZEN BA!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina