2017/10/23

HEZKIDETZARI BURUZ NIRE INGURUAN HAUSNARTZEN


Gaur domeka motela dugu, eta beraz, ezin hobea gai interesgarri baten inguruan hausnarketari ekiteko. Hezkidetza dugu eztabaidan, eta telefonoa eskutan nuenez, gure tresna maitagarriena den hori, whatsapp-ari ematea erabaki dut nire inguruak hezkidetzari buruz zer pentsatzen zuen testatzeko. Hiru talde aukeratu ditut, bi misto eta bestea soilik emakumez osatuta. Bitan pertsona euskaldunak nagusitzen dira, eta batean, gehiengoak ez du euskaraz hitz egiten. Gauzak horrela, hurrengo galdera luzatu diet: “Hezkidetza hitza entzutean, zer datorkizue burura?” Eta gazteleraz “¿Qué idea os viene a la cabeza con la palabra coeducación?”

Guztira, 47 pertsonek jaso dute galdera, horietatik 14 gizon eta 33 emakume, hau da %30a gizonak eta %70 emakumeak ziren. Horietatik, 18 pertsonak erantzun zuten, %16 gizonak eta %83 emakumeak. Hona hemen, beraz, lehenengo ondorioa, alegia, hezkidetza emakumeen gaia omen dela. Genero errolen banaketa hasieratik presente. 
Jarraian erantzun esanguratsuenak jarriko ditut. Hizketaldi osorik ez, nahiz eta talderen batean gaiaren inguruko ezjakintasunak (barre) askorako eman zuen:

[18:58, 22/10/2017] Zuriñe: Esterotipoen apurketa. Berdintasuna                        
[19:05, 22/10/2017] Alaitz: Etorkizuna, parez pare...joe ze zaila egiten zaidan!                        
[19:06, 22/10/2017] Ohiana: Hezkuntza. Genero eta rolak kontutan hartu gabe                        
[19:08, 22/10/2017] Arri: komunitearen hezkuntza                        
[19:08, 22/10/2017] Onin: Desberdinak baina berdinak. Urgentzia!!!!!!                        
[19:14, 22/10/2017] Alaitz: Berdintasuna lortzeko beharrezko hezkuntza.
[20:06, 22/10/2017] Alain: Berdintasunean hezitu                        
[20:10, 22/10/2017] Susana: Pertsona bere banakotasunean                        
[20:12, 22/10/2017] Nuria: Parekidetasunerako hezitu, rolak deseraiki

[19:24, 22/10/2017] Unai: Harremana                        
[19:25, 22/10/2017] Aner: Berdintasuna. Kideak izateko hezitu                        
[19:28, 22/10/2017] Guri: Berdintasuna

[20:41, 22/10/2017] Ohiana: Igualdad entre sexos!! A la hora de educar!!!                                   
[20:54, 22/10/2017] Jull: 1.A la par 2.educación cole y casa. 3.lo que me comentaste(no conocía término)                        
[21:01, 22/10/2017] Patri: No conozco mucho el término pero para mí sería eso. Siento no poder ayudar mucho                        
[21:02, 22/10/2017] Rebe: Educación en el cole y en casa.                                 
[21:05, 22/10/2017] Eider: Segun la wikipedia es lo ke dice Oihana                                        
[21:07, 22/10/2017] Arrate: Yo no sabía que era tampoco, está claro q si no estás en el gremio de educación no se sabe aun que es

Edukiei dagokienez, terminoa ezagutzen duten pertsonek, nagusiki, sexuen arteko berdintasunarekin lotzen dute. Hezkuntzan lan egiten dutenek beste ñabardura batzuk gehitzen dizkiete, hain zuzen, desberdintasun, aniztasun edota banakotasuna. Azpimarratzekoa iruditzen zait elementu hau, batez ere, erakusten digulako zer nolako modu ezberdinetan uler dezakegun generoen artean potere harremanak, edo diskriminazioak ezabatzea. Batzuek, guztiok berdintzearekin lotzen dute, beste batzuek berriz, guztion aniztasuna barneratzearekin eta hortik, berdintasuna lantzearekin. Batzuentzat, berdintasuna da abiapuntua, besteentzat helmuga. 

Zentzu honetan, lehenengo hurbilpen praktikoa egiteko, oso baliagarria suertatu zait #Edurne-ren 2016ko sarrera blogg honetan  Bere artikuluan oso modu ulergarri eta errezean azaltzen du zeintzuk diren eskuhartze hezkidetzaileraren baliabide nagusiak, eta beraz, zer nolako urratsak eman behar diren gure eskolan gai hau jorratzeko.

Edozein kasutan, terminoaren inguruko ezagupen falta nabaria da, gehiago umerik ez duten edo hezitzaileak ez diren pertsonen artean. Honetan, salbuespenak ere badaude: aktibismo sozialetik gertu dabiltzan pertsonek hobeto ezagutzen dute kontzeptua. Baina nire lagun batek esaten zuen bezala:

[21:10, 22/10/2017] Arrate: La conclusión es q la mayoría no tenemos ni idea aún jajaja, tienes años de curro por delante Sandrita 😅      

Beraz, beste erremediorik ez zaigu geratzen... Animo eta ekin lanari!.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina