2020/02/10

Itotzen gaituzten sailkapenak gaindituz:


Aurreko urteetako posten artean honakoa hautatu dut. Izan ere, oso ongi laburbiltzen du idenitatearen auzia. Bertan irakurgaiko honako esaldia berreskuratzen du:
“Identitatea autokontzeptuaz haratago doan ideia da eta nor naiz ni? galderari erantzuten dio. Beste pertsonengandik bereiztea eta, aldi berean, talde baten partaide izatea ahalbideratzen duten ezaugarriei edo alderdiei dagokie identitatea. Eraikuntza pertsonala, subjektibo eta banakakoa da, baina baita eraikuntza soziala ere.”
Hezkuntzaren egitekoa identitatearen garapean, beraz, hala labur dezakegu: beste pertsonengandik bereizteko eskolak gune askea eta segurua eskaini behar die ikasleei, eta talde partaide izateko inklusioa ahalbideratuko duena. Azter dezagun honen inguruan legeak dioena.

Heziberri 2020k “Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak” aipatzerakoan honakoa esaten du: Oinarrizko Hezkuntzan zehar prestatu behar dira belaunaldi berriak helduarorako, oinarri sendoak emanez bizitza osoan zehar ikas dezaten eta gai izan daitezen norberaren bizitza zentzuz bideratzeko, norberaren destinoak hautatzeko, norberaren aukeren ardura hartzeko eta gizartean integratzeko, modu aktibo, kritiko eta arduratsuan.  
Eta  Oinarrizko Hezkuntzaren xedeen artean hauxe aipatzen du:
b) Pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala.
Identitateaz ari da, identitatearen garapen osoaz. Eta noski, garatzeko askatasunezko ingurune segurua izan behar du eskolak.
“Aniztasuna eskola inklusiboan” atalean, honako aniztasunak aipatzen ditu: Kultura‐aniztasuna; Gaitasun‐aniztasuna; Baliabide sozioekonomikoen aniztasuna; Sexujoeren aniztasuna eta Genero‐aniztasuna. Eta honela deskribatzen du: Gizartekonstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna.
Eta horri eransten dio Ikastetxeak inklusiozko ingurune izatera iritsiko badira, beharrezkoa dela hainbat alderdi asetzea, horien artean: Ikasle guztien ikaskuntza eta partehartzea sustatu behar da; zaurgarrienena, batik bat, haiek baitute baztertuak izateko arrisku handiena, dela desgaitasunen bat dutelako, dela beste edozein arrazoi (sexua,erlijio,kultura,etnia...) dela tarteko.

Horiek lortzeko ezinbestekoea da curriculum ezkutuari heltzea, nola ekoiztuko dugu askatsunean eta berdintasunezko harremanetan oinarritutako eskola inlkusibo eta gune segurua gure pentsatzeko, izateko eta esateko erak ez baditugu berreraikitzen? Begietan dugun benda kendu, aurreiritziak lade batera utzi, memean bezala, geure kaxa edo kutxa hertsietatik irten eta begirada zabaldu behar dugu betaurreko moreen laguntzarekin. Ikastaroan zehar ohartu gara zenbat alderdik duten garrantzia eduki eta baliadideez gain, hala nola, denbora eta espazioaren erabilerak, parte-hartzeak, hizkuntzak, autoestimua lantzeak, lankidetzak… Behar-beharrezkoa da irakasle guztiak bide berean jardutea eta hausnarketarako guneak eraikitzea.

Nire inguru hurbilean genero-identitateen inguruan eman dira aurrerapenak, bai noski, ezetz esatea gezurra izango litzateke. Desikasi behar izan ditugu aurrez ziurtzat ematen zirenak, ustez bistakoak. Duela urte gutxi zaila zen azaleratzea gizon edo emakume zisgeneroen identitateaz gain, beste identitate batzuk ere badaudela. Gaur horiei buruz aritzen gara; naturalizatuago dago, esaterako, ikasle transen presentzia geletan, protokolo berezia egina dago gainera… baina bide luzea dugu aurretik. Gogoan dut iaz Josebe Iturriozen bideoa gelan lantzerakoan galdera bera zutela ikasle eta baita irakasle askok ere, “orduan, ez bada ez gizona ez emakumea, zer da ba?”
Adibide honekin argi geratzen da, ene ustez, sistema bitarraren mende bizi garela…. ZuriƱe M. Baztanen hitzak datozkit gogora: “Irudika dezagun horrela. soka baten mutur batean gizonak daude eta bestean emakumeak. Ulertuko bagenu continuum bat dagoela eta ez dugula zertan bazter bat edo bestea izan.



 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina