Pertsonen identitatea sozialki eraikitzen da, baita genero-identitatea ere, besteekin ditugun harremanen bidez, sozializazio prozesu baten bidez. Norbanakoak barneratu egiten dugu harreman horietan bizitu duguna, subjetibazio prozesu batetan; pertzepzio subjetibo horiek, komunikazio prozesuan objetibatu egiten ditugu. Beraz, besteekin ditugun harremanetatik hasita eraikitzen dugu gure identitatea. Ondoko eskeman ikusi ditzakegu identitateak dituen planoak eta prozesuak: “Ni”aren identitatea, identitate pertsonala eta identitate soziala.
“Norbera eraikiz, norberak bere zentzua garatuz” izeneko
ekarpena aukeratu dut aurreko edizio batetik, garapen prozesua eta zentzuaren kontzeptua azpimarratzen dituelako.
HeziberriHezkuntza-eredu pedagogikoaren markoan, “Currciculum osoa”n 19 aldiz aipatzen da “Identitate” hitza. Hona
hemen Curriculumetik aukeratu ditudan esaldi batzuk:
Zer da curriculum ezkutuan kontutan hartu beharrekoak
adibidez, autonomia, autokontzeptua eta autoestimua garatu nahi baditugu?
·
Partaidetza:
o
partaidetza ekitatiboa posibilitatzea
o
erabakiak hartzea ahalbidetuko duen taldekatzeak
egitea,
o
adierazpen askatasuna zainduko duten dinamikak
erabiltzea
·
Materiala:
o
eskola-materiala estereotipoetatik at erabiltzea
o
Pertsonen aniztasuna liburuetan eta
ikusentzunezkoetan ikustaraztea
·
Hizkuntza
o
ez sexista erabiltzea eta erabili araztea.
o
Pertsonen balio positiboak agerian jartzea
Nere inguru hurbilean genero-identitatean eman diren aurrerapenak, aniztasunaren bizipenarekin lotutakoak izan dira: pertsonen aniztasuna ikusgai
egitearekin, genero identitate aniztasuna ikusgai egitearekin,
erakargarritasunaren aniztasuna ikusgai egitearekin, genero espresioaren
aniztasuna ikusgai egitearekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina