Gorputza, espazio politiko bezala ulertuta, kontzeptu berria izan da niretzat. Emakumea, subjektu politiko bezala ulertuta, gure gorputza espazio politiko bilakatzen da.
Asko hitz egiten da emakumeak bere gorputzarekin egin dezake edo ez dezakeenaz, abortua, sexu harremanak, amatasun subrogatua, ...
Emakumeon gorputza, kapitalismoaren azken muga da, horregatik, kapitalismoa mantentzeko eta bere zerbitzura, patriarkatuak, indar handia jartzen du emakumeon gorputza kontrolatzen. Zertarako? Erreprodukzio sistema mantentzeko, gizonezkoen satisfakzio sexuala ziurtatzeko, esfera publikoan atzeko planoan azaltzen jarraitzeko, lan erreproduktiboetan mantetzeko ...
Baina, gure gorputzak, gure askatasunerako espazioak dira eta eurekin NAHI DUGUNA egin dezakegu.
Gure gorputza, munduarekin erlazionatzeko dugun tresna da. Gure gorputza ez bazaigu gustatzen, nola posizionatzen gara munduan? Subjektu oprimitu bezala, patriarkatua mantentzeko bidea.
Aurreko ikastarokideen post-etatik Leire De Miguel Martinez-en, LESBIANISMOA AUKERA POLITIKO BEZALA aukeratu dut oraingoan. Kattalin Miner eta Lore Etxeberriaren "Bollera da bide bakarra" bideoaren inguruan egiten duen hausnarketa eta ondorioak sakonak iruditzen zaizkit eta guztiz bat nator berak idatzitakoarekin.
Sentsibilizaziorako bideo bezala, gaian aurkeztutako Mari Luz Esteban-ena aukeratu dut. Sakona da, baina niretzat guztiz eraldatzailea izan da, gorputza beste modu batean ulertzeko lehen pausoa izan da. Irakasleontzat proposatuko nuke.
Inguruan ikusten dudana, bai gazte baita helduon artean ere, bidaltzen dizkiguten mezuetan, ez duela garrantziarik, ez gure gorputzaren ongizateak ezta plazerrak ere. Garrantzitsuena itxura da: zimurdurak kendu behar ditugu, kanak tapatu, kiloak galdu ... Emakumeon gorputza, epaitua da etengabe. Honek gogoraratzen digu etengabe, ez direla gureak.
GURE GORPUTZAK GUREAK DIRA! Eta gureak diren heinean, maitatzen eta zaintzen ikasi behar dugu.
Gorputzen aniztasuna baloratu behar dugu, eta horretarako, erreferenteak behar ditugu eta dituzte gure ikasleek. Testu liburuetan, jolasetan, erabiltzen ditugun testu analogiko eta digitaletan... azaltzen diren pertsonak, arraza desberdinetakoak, altuak, bajuak, argalak, potoloak, belarri eta sudur txikiekin, handiekin ... izan daitezen beharrezkoa da.
Gaia esplizituki lantzea ere ezinbestekoa ikusten dut. Telebista, bideojoko, aldizkariek ... bidaltzen dizkiguten mezuekiko kritikotasuna, ondorioak eta gure gorputza maitatzeko moduetaz gelan etengabe aritzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina