2020/02/10

Genero-identitatea askatasunez garatzen

GENERO-IDENTITATEA ASKATASUNEZ GARATZEN




Aurreko urteko edizioetako Janiren posta aukeratzen dot genero-identitatea zer den oso ondo laburbiltzen duelako eta Josebe Iturriotzen esaldiak ere guregana ekartzen dituelako.http://hezkeh0506.blogspot.com/2019/02/nor-naiz-nahi-dudana-naiz.html




 236/2015 Dekretua
, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.
19. orrialdean 17. Artikulua:
1, a) Emakumeei eta gizonei esleitutako portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren araberako aurreiritziak, estereotipoak eta rolak ezabatzea, sexu bateko zein besteko ikasleei beren buruak erabat garatzeko aukerak eskaintze aldera.

Curriculum ezkutuan kontuan hartu beharrekoak.
-       - Testu liburuetan eta materialetan ez erabili irudi estereotipatuak.
-      -  Hizkuntza ez-sexista erabiltzea.
-       - Tratu eta espektatiba berdinak izan mutil eta neskekin.
-     -   Zientzia eta teknologia sustatu neskengan (STEAM).
-       …….
Nire inguru hurbilean genero-identitatean emandako aurrerapenak:

-      -  Homofobiaren aurka aurrerapauso handiak eman dira.
-       - Transfobia ez da hain ezaguna, baina umeek normaltasunez ikusten dute.
-      -  Bikote homosexual asko ezkondu dira eta umeak izan dute eta horiek gure seme-alabentzako familia aniztasunaren barruan kokatzen dira, hau da teoriaz gain ereduak dauzkate.

Zenbait baliabide: 

Bideo laburra: "Soineko berria. Transexualitatea"

Bideo laburra: Stand up against homophobia:

Musika: Holy Siz “The light”:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina