2020/02/10

IDENTITATEEI BURUZ HAUSNARTZEN

Post-ei begira 👀
María Recio Perezek eginiko post-ari erreparatuko diot. Lan aipagarria egin du Carmen Ruiz Repullok ezaguna bihurtu duen Pepa eta Peperen istorioa euskaratzen eta irudiak gehitzen.

Aspaldian ezagutu nuen Ruizek kontatzen duen "La escalera ciclica de la violencia" pasadizoa, baina gure kidea den Maríak balio erantsia eman dio. Zorionak eta eskerrik asko partekatzeagaitik.💜

https://read.bookcreator.com/KGP7skLHG7hR2nlNu6dWAZulrXG2/ISGbOEW1RBury8E6hAgXow

💬Heziberri 2020 aztertuz "Hezkuntza inklusiboa"z hitz egiten digu, bertan honakoa aipatzen duelarik: 

"Hezkuntza inklusiboa:Haur eta gazte guztiak hezkuntzara irits daitezen bermeak ematen dituena da eskola inklusiboa; baina, edonola ere, ahotan darabilgun hezkuntza hori ez da edonolakoa, kalitatezko hezkuntza-sistema bat baizik, denei aukera-berdintasuna, justizia eta ekitatea bermatzen diena."

Zorionez azken urte hauetan, guztion ahotan inklusibitatea darabil. Nire pertzepzioa holakoa izan da. Hasieran batez bestekoaren azpitik edota zailtasunak zituzten haurrei begiratzen zion. Aurrerago, batez bestekoaren gainetik ibiltzen zirenei. Baina zailtasun handiz, ekoizpena eta emaitza akademikoak alde batera utziz, sistema binario horren barruan kokaturik ez dauden umeei erreparatzen ere hasi beharko ginateke. Hots, ​identitateen garapenaren inguruan hausnarketa eta lan sakonagoa egiten hasi beharko ginateke. Behintzat, beste errealitate anitz daudela ohartzeko eta ikustarazteko.


💫Inguru hurbilean: iraganean kokaturik.
Identitatea, autokontzeptua edota genero-identitatea, jorratzeke dauden hitzak eta kontzeptuak dira.
Oraindik Feminismoa zer den, bat gatozen edo kontran gauden eztabaidan murgilduta gaude.
Sarritan neketsu egiten da desoreka egoera batean gaudela etengabe esaten egotea. Hala ere, gizarteak, elkarteak, komunikabide eta kultur eragileek, gero eta pisu gehiago hartzen ari dira eraikuntza soziala eta kulturala eraldatzen. "Roll-en gainetik bidea egiten"


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina