2020/02/09

Pisutsua ezta? Orain, zer?

Pisutsua ezta? Orain, zer?

 Meme honekin, historian zehar emakumeok daramagun identitate-pisua azpimarratu nahi dut. Gizonek ere badute eurena, baina emakumeok horretaz berba egin arte bazirudien existitzen ez zela.

 Identitateen garapena eta gakoak, gai konplexua da, eta nire ustez oso garbi ez dagoena. Prozesu konplexu honek, alderdi biologikoak, sozialak, kulturalak, psikologikoak eta baita politikoak ere barneratzen ditu. Beraz, identitatea, pertsonengandik bereiztea eta, aldi berean, talde baten partaide izatea ahalbideratzen duen ezaugarriei edo alderdiei dagokie. Identitatea, azken batez, eraikuntza pertsonala eta soziala da.  

Hori horrela izanik, ados nago identitate bi baino gehiago daudela esateaz, baina zaila egiten zait ulertzea identitate-tipo batzuk, hala nola cuirgenero/queergenero, hirugarren genero, agenero, intergenero, bigenero, poligenero, pangenero. Identitatea, nire ustez ez da era konszientean alda dezakezuna, barnekoa. Nola da posible adibidez, alderdi biologokien aldaketa prozesu hauetan? nola da posible prozesu psikologikoek duten eragina bat-batean aldakorra izatea? 
Seguraski, ni neuk ere nire prozesua behar dut hau guztia argi izateko. 

Aurreko urteko proposamena (2019/02/17): Anak egindakoa Identitataren garapena
hezkeh0506.blogspot.com/2019/02/identitateen-garapena.html
Ekarpen hau aukeratu dut, Ekai ondarrutarrari omenaldi bat egin nahi diodalako. Ni ondarrutarra izanik, Ekainen kasuak benetan bizitzaren inguruko panorama berrikusten behartu ninduen. Aukera izan nuen, gurasoekin harreman estua duten pertsonekin horretaz apur bat berba egiteko. Institutuan onartuta zegoen, herrian beste pertsona trans bat bazegoen, onartua ere bai. Hala ere, norberaren buruaz beste egiteko pertsona gazte batek, gizartea zertan ari da? 



 https://youtu.be/920UgxAD5c0




Anak Heziberriren inguruko zehaztasun batzuk biltzen ditu, hala nola sexu-joeren aniztasuna eta genero-aniztasuna. Gai potoloak biak, eskolako egunerokotasunean errezak manejatzen ez direnak. 

HEZIBERRI (236/2015 Dekretua) https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2016/01/1600141e.pdf: markoaren esaldi batzuk aipatu nahiko nituzte, genero-identitatearekin zerikusi handia dutenak: 

Eskola inklusiboan haur eta gazte guztiek jasotzen dute hezkuntza, nolanahikoa ez baizik eta kalitatezkoa, guztiei aukera berdinak ematen dizkiena modu justu eta zuzenean. 
Eskola inklusiboak ikasle guztiei eskaini behar dizkie aukerak eta laguntzak garapen akade-mikorako eta pertsonalerako, Oinarrizko Hezkuntzaren helburuak lortzeko. Pertsonei egokitutako testuinguru bat sortu behar da, desberdintasunei erantzuten diena eta talderik edo pertsonarik ahulenei babes eta laguntza zehatzak emango dizkiena.
Hezkuntza inklusiboak aniztasunaren adierazpen guztiak hartzen ditu aintzat: hizkuntza, kultura, gaitasunak, sexu-orientazioa, generoa eta baliabide sozioekonomikoak.


Beranduago, ikasleen irteera-profilaz berba egiten du, baina nire ustez hau hau hobeto garatu behar da.


Hezkuntza Sailak dokumentu interesgarria argitaratu zuen: Ikastetxeei zuzendutako protokoloa, ikasle transei edo genero portaera ez normatiboa duten eta haien familiei laguntzeko . 
 https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/hezkuntza_ikuskaritza_dok_abi/eu_def/adjuntos/Protokolo_trans_e.pdf


Zientziarako konpetentzian, adibidez, Heziberriko dekretuko curriculumean honelako hauxe aipatzen da:
Jakintza eta metodologia zientifikoa modu koherentean, egokian eta zuzenean erabiltzea sistema eta fenomeno naturalak interpretatzeko, eta aplikazio zientifiko-teknologikorik esanguratsuenak erabiltzea hainbat testuingurutan, errealitatea ebidentzia zientifikoaren ikuspegitik ulertzeko, eta bizitzako alor eta egoera guztietan erabakiak arduraz hartzeko.


Konpetetziaren garapena bermatzeko irizpideak:


   Lantzen den jakintza genero-estereoptipoak apurtzeko diseinatuta dago edo kanpoan daude?.

   Lantzen den jakintzak genero-identitatea kontuan hartzen du?

   Lantzen den metodologia zientifikoak genero-identitatea kontuan hartzen du?

   Bizitzako alor eta egoeretan identitate-aniztasuna islatuta daude edo kontuan hartze da?
   Testuinguruek identitate-aniztasuna islatzen eta sustatzen dituzte

Hala eta guztiz ere, dakigun legez, curriculum ezkutua aldatzea ez da atzo arratsaldeko kontua, hausnarketa sakona egin beharra dago. Horrek eskatuko luke, jarritako irizpideak ebaluatzea, ebaluatzen ez dena galtzen baita.  

Amaitzeko bideo hau aukeratu dut:  Un mundo sin etiquetas/Wendy Ramos. Uste dut genero-identitateak etiketekin lotuta dagoelako.


https://www.youtube.com/watch?v=TG0wqcct2B4

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina