2015/10/24

HEZKIDETZA OINARRIA

Hezkidetza sexu-genero sistemak inposatzen dizkigun, rolak, estereotipoak, ezaugarriak... gaindituz heztea da. Ikasleen garapena modu integralean emango da ikasle bakoitzaren beharrak kontuan hartuz, bere bizitzaren proiektuen jabe izan dadin eta ikasle bakoitzak bere identitatea modu askean eraiki dezan. Hezkidetza eskola mixtoa baino kontzeptu sakonagoa da;azken finean, balore feministetan heztea da; askatasunean, elkartasunean,aniztasunean,berezitasunean,elkarren arteko zaintzan....
Hezkidetza ikasleen konpetentzien garapenerako ezinbestekoa dela deritzot beraz, hezkuntzaren oinarritzat ulertzen dut. Nahiz eta hezkuntza arloan hezkidetzaren garrantziaren kontzientzia egon, oraindik ere ez dugu lortu eskola guztiz hezkidetzailea bihurtzea eta horregatik ere ugariak dira hezkidetza lantzearen beharraren arrazoiak, dena den honakoak azpimarratuko nituzke:

  • Gure gizartea oraindik ere sexu-genero sistematik eratorritako binomietan antolatuta dagoelako.
  • Emakumeak zapalkuntza egoeran egoten jarraitzen dugulako eta inbizilizitatuta jarraitzen dugulako.
  • Jarrera sexistak eta homofoboak oso zabalduta dirautelako.
  • Genero estereotipoak ikasleen identitatearen garapenerako muga direlako.
  • Harreman ereduak heteropatriarkatuaren eskemen arabera egituratuta daudelako.

Heziberri 2020ko proiektutik hezkidetza islatzen duen honako esaldi hau azpimarratu nahiko nuke, esaldia oinarrizko hezkuntzaren xedeetako bat da:


b) Pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa,komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala.”

Oinarrizko xede hori burutu ahal izateko erronka ugari ditugu aurretik. Esan beharra dago curriculum ezkutuak honetan duen garrantzia, eskolan transmititzen diren aspektu ugari curriculumean jasota ez daudenak baitira eta hezkidetzari lotutako aspektuak curriculum ezkutuaren baitan daude txertatuta, izan ere, generoarekin lotutako estereotipo eta rolak eskolako ohituren bidez transmititzen dira.

Hezkidetzaren lanketa eskoletan egiteko ondorengo gakoak aipatuko nituzke:
  • Hezkidetza hezkuntza komunitate guztiaren eginbeharra da.
  • Espazioen erabileraren gaineko etengabeko analisia egin behar da.
  • Eskolan erabiltzen den iruditegiaren berrikuspena (testu liburuak barne)
  • Hezkuntza komunitateko partaideen birziklapena, bestelako harremanak, jarrerak, ohiturak... eraikitzeko.
  • Eskolako ikuskizunen analisia
  • Hizkuntza sexistaren desagerketa

Eta bagoaz urrats moreak gutxinaka-gutxinaka ematen, aliantzak egiten, hezkidetzaren gaia eskoletan geroz eta presenteago egoten....

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina