SARE SOZIALETAN MURGILTZEN
“Analfabeto digital” jaio direnen artean nago.
Alfabetizazio prozesua aurrera eramaten dut beharizanen einean. Ezagupen maila
teknikoa eta teorikoa eskasa izan arren erabiltzaile azaltzen naiz konpromisoa
hartuta dudan bakoitzean.
Orain “Sare
sozialak” ezagutzeko eta erabiltzeko unea heldu zait. Ai ama! Lan erraldoia
interesa handirik ez dudalako izan. Nire adineko pertsona modukoarentzat giza
harremanak gustokoak dira eta pertsonen aurrean gorputz adierazpenak dioena
kontuan hartzekoa da elkarekintzetan. Sare sozialekin “markoa” eta helburua
aldatzen dira.
Sare sozialekin lankidetza aritu ahalko dela
baieztatu arren, ni neu bakardade handian sentitzen naiz tresneriaren aurrean
nagoen bakoitzean. Bai komunikazioa ematen dela, jakinnahia asetzen dela,
kidetasuna azaltzen dela, … baina pantaila baten aurrean zaude. Horrez gain,
askotan idazkietan txertatzen diren irudiak, ikurrak, ea ezezagunak eta
esannahigabekoak dira niretzat. Beraz, mezua osotasunean ulertzeko arazoak
ditut.
Informazioa eta komunikazioa “cloud”- ren bitartez eskura dugu. “Hodei” birtual horretan biltegiak gordetzen dira eta nabigazioa
amaituezina bihur daiteke. Esteka batetk bestera ibili ondoren hasieran izan
zenuen helburua galtzeko aukera dago. Denbora luzea eman ondoren, etekin
gutxiko saioa edota nahazte borraztekoa izan ahalko da.
Autoikaskuntza gauzatzeko aukera ezinhobeagorik dago tutorialei
esker. Denetarako tutorial aurki daiteke. Ni
erosoago sentitzen naiz inguru hurbilean dudan pertsonari laguntza eta
aholkularitza zuzena eskatzen diodanean. Hots, egin edo gauzatu nahi dudana lortzeko
eginbeharrekoa bideratuta ematen didatenean. Behin erabilita, ulertuta, ikasita
(askotan luzaroko epean) hurrengoetan bakarrik betetzeko gai sentitzen naiz. Ezagupen
maila sakotzen ari zaidan neurrian “on line” seguruago sentitzen naiz.
Hau guzti hau azalduta, hona hemen sare sozialetan
murgiltzen ari naizen! Momentuz aipaturiko guztietan sarbidea zabaldu,
hasierako erabilera piztu eta hemendik aurrera taldekide aktibo azaltzeko gai
izateko gogo handiarekin nago. Beraz, ongi
etorri sare sozialak! Txibi txibi aurrera egingo dudalakoan nago haierako
ankasartzeak eta oztopoak gaindituz eta trebatze maila areagotuz.
Sareatzeko pres naukazue.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina