2015/10/22

SARE SOZIALETAN GALDUTAAA!!! DIABADABADUUUU!!!



Iapale!
Bueno, atzetik nabil baina hemen nator, aurreko asteko etxeko lanekin.
Zeharo galduta nabil sare sozialen kontu honekin. Modu batera eta bestera saiatu naiz behin eta berriz, batzuetan hobetoxeago baina orokorrean ezjakintasun handiz, galduta. Haundi geratzen zait.
Denbora eta dedikazio handia eskatzen dit mundu hau ezagutu eta bertan murgiltzeak eta oraintxe bertan ezin diot behar dudan adinako dedikazioa eskeini eta aitortu behar badut horrek noraeza eta desmotibazioa sortarazten dit batzutan.
Ez naiz sare sozialen oso defendatzailea izan inoiz, hala ere bere garaian facebooka ezagutzeko autua egin nuen eta orain artean ezagutzen nuen tresna bakarra zen. Aurrera begira ikasteko gogoz nago, nire neurrian baina aukera polita izan daiteke mundu hau ezagutu eta esploratzeko.
Nik uste pixkanaka mundu haue ezagutzen noan moduan,  tresna eraginkorrak izango direla hezkidetzaren inguruko informazioa eta materiala guztion artean eskuragarri izateko, agian bidea errazteko baliogarri zaizkigu.
Aldi berean, gazteekin lana egiten dugunok, beraien errealitatea (espazio birtuala) ezagutu eta beraien bizipenak gertuagotik bizitzeko aukera ederra izan daiteke ere.
Zihur nago mundu hau, jendartearen isla izango dela, beraz gertaera zapaltzeaile asko gertatuko direla, datuek horrela diote ere,  neska mutilen artean sare sozialen bitartez bazterketa nahiz eraso ugari ematen direla. Beraz ongi legoke sare sozial hezkidetzaileak sortzea, harreman juistuak eta parekoak bultzatuko dituena.
Bueno, pixkanaka baina komentzitu nauzue tresna berriak ezagutzera!
#haize

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina