Hezkidetza
gakoak: konpetentzia eta balioak gaian, hezkidetza zer den ikusi dugu. Bai
apunteen bidez, bai ikaslekideek egindako ekarpenen ondorioz, hezkidetzaren hainbat
eta hainbat definizio ezagutzeko aukera izan dugu. Gainera, hezkidetza lantzeko
arrazoiak aztertu dira, eta Hezkidetza lantzeko planak dituen zenbait erronka
azaldu dira. Beste alde batetik, hezkidetzaren gakoak eta horren inguruko
zenbait argibide eta estrategia ere planteatu dira.
Nire hitzetan hezkidetza
da neskak eta mutilak, denak, sexua alde batera utzita, beraien
indibidualtasunean hezitzea, euren
garapenean gizarteak ezartzen dituen rol eta estereotipo sexistak erreproduzitu
gabe, pertsona askeak eta independienteak izan daitezen, eta besteekiko
berdintasunezko harremanak izan ditzaten.
Hezkidetza lantzeko bost arrazoi (gehiago ere badaude) hauek dira:
- - Indarkeria sexista dagoela gure gizartean. Hori genero-desberdintasunen eta -diskriminazioen adierazpen larrienetako bat da. Gainera, indarkeria sexista jasaten duten andreen gaztetasunak kezka eragiten dabil azkenaldian.
- - Gaur egun, oraindik, ikasleek ez dutelako modu libre batean aukeratzen euren ikasketa eta lana: generoaren araberako segregazioa nabarmena da, bai aukeratzen dituzten irakaskuntza-motei dagokienez eta baita jakintza-adarrei dagokienez ere, eta gero horrek baldintzatzen ditu laneko munduan sartzeko eta parte hartzeko bidea eta baldintzak.
- - Eskola sozializaziorako eremu oso garrantzitsua delako, beraz, ezinbestekoa da eskola komunitatea osatzen duten eremu eta pertsona guztiek genero ikuspegia txertatzea eta berdintasunaren alde lan egitea eta prestakuntza izatea.
- - Ikasleek ez dituztelako emakumezkoen erreferenterik eta ez dituztelako ezagutzen emakumeek historian zehar egin dituzten ekarpenak.
- - Harreman afektibo-sexualak izateko libreki hautatutako pertsonak garatzeko, izan ere, gaur egun, garrantzi handia dute benetako gizon eta emakume ona izateari buruzko ideiek: heteronormatibitatearekin apurtzeko beharra.
Nire
jarduera hezitzailean erabiltzen dudan marko legalari dagokionez, lehenik eta
behin adierazi behar dut nik ez dudala jarduera hezitzailerik egiten. Ni
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko berdintasun teknikaria naiz,
eta hizkuntza politika eta kultura arloetaz arduratzen naiz gehien bat. Nire
jarduna Emakumeen eta gizonen berdintasunerako 4/2005 Legean oinarritzen da
gehien bat. Horrek bere 29 artikuluan hezkidetza
helburu ezberdinak ezartzen ditu, horien artean honako ha: “Emakumeei eta gizonei esleitzen zaizkien
portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren araberako
aurreiritzi, estereotipo eta rolak ezabatzea, sexu bateko zein besteko ikasleei
beren buruak erabat garatzeko aukerak eskaintze aldera”. Irakasleen paperak
garrantzi ikaragarria du neskek eta mutilek genero-rolak nola ulertuko dituzten
erabakitzeko. Eguneroko lanean, irakaslea oso ondo kokatuta dago, egoera ezin
hobean, pentsamendu kritikoa sustatzeko eta genero-estereotipoak kuestionatzen
erakusteko. Irakasleetan, nahiz eta konturatu ez, esberdintasun batzuk sumatzen
dira neskei eta mutilei buruz duten jokabidean: mutilak gehiago zigortzeko eta
mutilei arreta gehiago emateko joera izaten dute, eta neskengan, berriz,
mendekotasun handiagoa sortzekoa; pasibotasuna eta konformismoa sustatu ohi
dituzte neskengan, eta independentzia eta indibidualtasuna mutilengan; errazago
barkatzen dute mutilen portaera txarra, naturaltzat jotzen dutelako; neskak kooperatzaileago
eta moldagarriago ikusten dituzte, eta mutilak beren buruarekin seguruago eta
konpetenteago. Beraz, beharrezkoa da kontzientzia hartzea egoeraz,
deseraikitzea eta berreraikitzea hezkidetzaren paradigma berritik.
Hezkidetzan
aurrerapaso nabarmena da Eusko Jaurlaritzak Hezkidetza plana onartzea eta,
ondorioz, 30 iraskasle inguru hezkidetzako ikastaroa egiten egotea.
Horretarako, beharrezkoa izan besteak-beste, berdintasun formalaren ideaia
desegitea, eta bereziki, eskola mistoa ez dela hezkidetzaren pareko ideiarekin
amaitzea. Hala ere, lan asko dago egiteko eta denok dugu ardura.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina