PERUK EZ DU GUSTOKO FUTBOLA…
Gure etxean
ez dago baloirik, panderoa, ipuinak eta mozorroak bai. Pasa den egunean nire
semeak ikastolan egindako bere lehenengo txostena ekarri zuen. Aurten uztarketa
egin dute, eta lehenengo unitate didaktikoak elkar ezagutzea zuen helburu. Zur
eta lur gelditu ginen Peruk idatzi zuena irakurri genuenean “gustokoa dut nire
lagunekin futbolean aritzea”. Mutikoa ez da inoiz futbolean ibiltzen, behin
baloi bat hartu zuen eta kristalezko bola zela irudikatu zuen. Peruk, bere sei
urtekin, dagoeneko ikasi du onartua izateko rol bat bete behar duela, bere
izaerakin ezer gutxi ikustekorik duena. Horrela laburtuko nituzke hezkidetza
lantzeko bost arrazoi garrantzitsu, sei urteko mutiko batek ez duelako
askatasunik bere izaera adierazteko eta estereotipoen zama paraitzen dituelago.
“Zentzu horretan,
ikastetxeak sexu- aniztasunarekiko errespetua eta jokaera homofobo, lesbofobo
eta transbofobo aurkako konpromisoa espresuki ikusarazi eta sustatuko duten
mezuak eta neurriak bultzatuko dituzte”. Hauxe dio Hezkuntza Sailburuordean Haur eta Lehen
eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan 2014-2015 ikasturtea antolatzeko
moduari buruzko ebazpenak. Hau denek argi dugu eta maiatzak 17an
sentsibilizazio jarduerak egiten ditugu; baina, heziketa afektibo-sexuala
heterosexuala soilik eskeintzen diegu ikasleei. Curriculum ezkutuaren mamua lasai
arraio dabil gure ikastetxeetako korridoreen zehar. Marian Morenok askotan
aipatzen duen motxila pisutsua, ireki, miatu eta hustu beharko genuke.
Autokritika, ezberdintasunen aberasgarritasuna ikasi,
sinismen faltsuak deuseztatu, laburbilduz hezkidetza bide bakarra da. Ekainaren
23an Izarok, nire semearen laguna, Alpargata Dantza dantzatu zuen plazan, gure
herriko historian lehenego emakumea izan zen dantza hau dantzatzen. Gu ez ginen
horretaz jabetu emanaldia bukatu arte eta zenbait komentario entzun arte. Zazpi
minututan tradizio zaharra aldatu zen
eta berri bat sortu zen.
“Kultura
androzentrikoa eta patriarkalak berezko duen sexu- diskriminazioak dakarren
inertziak soilik justifikatzen du gizakien arteko ezberdinatasuna, eta hori
prebenitu, orekatu eta errotik ateratzea da helburu” David Sánchez Garridoren hitz
hauekin laburtuko nuke gure aste honetako gaia. Balorazioa: bikaina.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina