Zer da
hezkidetza? Gizarteak ba al daki zer den? Ez dut uste; orokorrean lagunekin
ikastaro hau egiten ari naizela aipatzean, askok galdetzen didate ea hezkidetza
zer den edota ea zer eduki ikasten ditugun. Aitortu behar dut, nik ere orain
dela urte gutxi arte oso gutxi edo batere ez nekiela gai honen inguruan. Orain,
ordea, honela definituko nuke: Hezkidetza, aurreiritziak alde batera utzita eta
bazterkeria eman ez daiten, pertsona guztien norbanakotasuna errespetatzean eta
bakoitzaren identitatea garatzeko askatasuna bermatzean datza.
Egunerokotasunean
dena errepikatzera hain ohituta egonda, asko kostatzen zaigu gure buruak
zalantzan jartzea eta gauzak beste modu batera izan daitezkeela pentsatzea.
Modu honetan modak jarraitu, hobbiak bereganatu, gustuko gauza berdinak ditugu
guztiok. Ez gara kontziente gurpil geldi ezin baten barruan gure buruak bueltak
ematen ari dela etengabe, eta hor dago arazoa, nire ustez. Garrantzitsua da
gelditzea, gure buruari galderak egitea, eta betidanik egi unibertsala izan den
hori zalantzan jartzea, asko harrituko ginen sarri. Hezkidetzaz ari garenean ere,
gure egunerokotasuneko oinarriak hankaz gora jartzeko gai eta detaile asko
daude, dudarik gabe.
Nire kasuan
inguru hurbilean gai honen inguruan dagoen ezjakintasuna izugarria dela
iruditzen zait, horregatik hezkidetzaren lanketa beharrezkoa dela uste dut. Gainera
norbera aske izateko aukerak zabaltzen dizkigu hezkidetzak, azken finean gure
gainean hainbeste espektatiba ditugu sexu eta genero identitatea garatzean,
noiz oraindik ez dut uste guztiz aske sentitzen garenik. Horrez gain, gure
aurreiritziak ezabatzeko eta gure ingurukoak hobeto ulertu eta onartzeko
beharrezkoa dela esango nuke nik. Modu honetan aniztasunaren aberasgarritasuna
eta horretaz gozatzea lortuko dugula uste dut. Azken finean hezkidetza lantzeko
arrazoirik nagusiena, bakoitzaren indibidualtasuna eta bakoitzaren genero eta
sexu identitatea garatzeko aske izateko beharra dela uste dut.
Heziberri
2020 proiektuan, “oinarrizko hezkuntzaren oinarriak eta xedeak” puntuan, honela
jartzen du:
<<Oinarrizko Hezkuntzak
hezkuntza‐eskubidea bermatu behar die pertsona guztiei; beraz, zuzentasun eta
justizia sozialaren planteamendu etiko batetik, hezkuntzak aukera‐berdintasuna
eskaini behar du, inolako bazterketarik gabe, eta konpentsatu egin behar ditu
desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak. Oinarri
horren arabera, bai Administrazioak eta hezkuntza‐arduradunek bai hezkuntza‐
komunitateko profesionalek eta partaide guztiek bultzatuko dute inklusioa, hau
da, hezkuntza barneratzailea eta pertsonalizatua, oinarrizko eta derrigorrezko
hezkuntza amaitu arte.>>
Inklusioren bidean oraindik
ere aurrerapausu asko daude emateko, eta hezkidetza horren barruan sartzen da,
hain zuzen ere. Gai honetan bazterkeriak eta aurreiritziak anitzak dira; ni
neu, gelan hezkuntza praktikan, adibidez, beti jartzen ditut familia
tradizionalen adibideak. Inoiz ez ditut bestelako familien ipuinak, anekdotak,
… kontatzen. Inkontzienteki eta konturatu gabe ematen ditudan mezuak eta ezagutzak
dira horiek. Kontuan hartu eta aldatzeko beharrekoa.
Oraindik
egiteko gauza asko badaude ere, aurrerapenak egon dira baita ere azken urteotan.
Gutxika orientazio sexualaren inguruko aurreiritziak desagertuz doaz eta gero
eta gehiago errespetatzen dira pertsonak. Beraz jarrai dezagun bide horretan,
baina lo hartu gabe. Jarrai dezagun gure buruak hezten eta askatzen, modu
honetan gu geu eta gure ingurukoak modu askeago batean gara gaitezen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina