Horrenbesteko gaurkotasuna duen gai honi buruzko hausnartketa egitea oso aproposa ikusten dut, bai guztiongan duen eraginagatik eta baita, gero eta harrapatuago gaudelako hauetan ere; hots, gure lan esparruan eta baita pertsonalean ere indar handiz sartu dira sare sozialak..Baina, beharrezkoak dira ala ez horrenbesterako?
Azter ditzagun, ba, hauen alde positiboak eta ez hain positiboak.
Alde batetik, egia da abantaila asko eskeintzen dizkigutela, gehien bat, taldekako lanak egiterakoan ( gure, kasu ), gure iritzia zabaldu nahi/behar dugunean, pertsona "publikoak" garenean, irakaskuntzan, negozioetan... Askotan beharrezkoak dira honelakoak erabiltzea, bestela ezin izango ginateke gure esparru pribatu horretatik irten. Irakaskuntzan, adibidez, praktikotasuna badute, kontsultak, ariketak, etab... konpartitzeko. Askotan, politikariek ere erabiltzen dituztela ikusten da, hau da, euren pentsamendua zabaltzeko asmoz. Negozioetan ere onura eta arintasuna ekar ditzateke. beraz, munduaren globalilazioak ekarri duen loturaren islada dira, azken finean, guk sortutakoak eta gure onerako, beraz, erabilera kontrolatu eta on batekin, onuragarriak direlakoan nago.
Dena den, arazoak ere plantea ditzateke, hau da, derrigortasuna, alde batetik, zeren eta ematen du derrigortuta gaudela guztiok, berdin zein lan izan, zein jakinmin, zein pentsamendu, zein gogo... hauetan parte hartzen, hau da, zure esparru pribatuan sartzeko eskubidea duela edozeinek ete horrela exijitzen zaituela. Eta bestalde, erabilera okerra ere badago eta hau oso arriskutsua izan daiteke. Argi ikusten da hau nerabeengan, bai helduengan ere gerta daiteke. Eta aipatu egingo nuke baita ere hemen, "saturazioa", hau da, erabili erabiltzeagaitik sortzen duen zentzugabekerian erortzea eta huskerietarako erabiltzea.
Ondorio bezala, ba, esango nuke, sare sozialen onura ulertu behar dugula eta horien arriskuetan erori gabe erabiltze zuhurra egitearen garrantziaz konturatzea nahitaezkoa dela; bai eta besteen esparru pribatuaren errespetua kontutan izanik, beti. Nire aburuz hori da hauen abantailak aprobetxatzeko modurik egokiena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina