HEZKIDETZA
|
||
1
|
2
|
3
|
HEZ-
|
-KIDE-
|
-TZA
|
Hezi
Hezitzaile
Hezkuntza
|
Lagun
Pareko
Gisako
Antzeko
Berdintsu
Partaide
|
Ugaritasuna
Kolektiboa
|
“Hezkidetza pertsonen garapen integralari laguntzen
dion heziketa lortzeko biderik egokiena da. Haurrak eta gazteak
berdintasunaren, ekitatearen, lankidetzaren eta zaintzaren bizipenak heztean
datza, gure mundu globalak behar dituen biztanle osoak izan daitezen.”
Definizio hau gustokoa dut. Hezkidetzak pertsonen garapeneko prozesua (1-2-3) bideratuko
du pertsonen arteko harreman asimetrikoak desagertu arte. Zertaz ari gara?
Pertsonek, kideek, lagunek,…eskubideak eta betebeharrak eskuratu ahala
osotasunez betearazteko exijentzia eskatuz jokatuko dute.
Heziketa, hezkuntza prozesua konpartitutako helburua
da. Ikastetxean Hezkidetza Planari eskola komunitate kide guztien oneritzia eman
ondoren, guztion eginkizuna dela bermatzeko parte hartze aktiboa eta etengabeko
komunikazioa emateko aukerak zabaldu beharko dira.
Nire ingur hurblean hezkidetza lantzeko bots arrazoi
garrantzitsu aipatzeko, ikastarokide guztien artean osaturikoan oinarriko naiz.
Hau da:
Hots, arrazoiak hitz multzo horietan aurki ditzakegu.
Berdintasuna, Askatasuna, Errespetua, Aniztasuna eta Feminismoa –ren trataera
ezinbestekoa egiten zaigu pertsonen harteko harremanetan:
- · Eraso matxistak ekiditzeko
- · Lan baldintzak babesteko (bizitza pribatua eta publikoan)
- · Eskubideak eta betebeharrak zehazteko (legediaren laguntzarekin)
- · Identitatea sortzeko (eraikuntza prozesua)
- · Estereotipoak gainditzeko (sozializazio-eragileak)
Hausnarketak bultzatuz, berdinatsuna sustatzeko
lagungarriak izango zazikigu: legedia, praktika sozialak, usteak, ohiturak,
arauak, etab.
Ikastetxetan Heziberri 2020-k erreferente markoa
ezartzen du. Konpetentziak zer diren zehazteratzean dio:
·
Konpetentzia da eskaera konplexuei erantzuteko eta zereginak egoki
burutzeko ahalmena. Trebetasun praktikoak, jakintzak, motibazioa, balio
etikoak, jarrerak, emozioak eta gizartearen eta jokabidearen beste osagai
batzuk elkarrekin mobilizatzea eskatzen du, ekintza ganorazkoa izan dadin
(ELGA, DeSeCo, 2002).
·
Oinarrizko
konpetentziak dira pertsona guztiek behar dituztenak beren burua
errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio
sozialerako eta enplegurako ere (Europako Erkidegoen Batzordea,2006)
Eta nik hezkidetzarekin harreman estua eta zuzena
ikusten dut konpetentzi hauetan:
- · Elkarbizitzarako konpetentzia Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasunez parte hartzea, eta norberari aitortutako eskubideak eta betebeharrak besteri aitortzea, norberaren zein guztion ongirako.
- · Izaten ikasteko konpetentzia Bizitzan zehar agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza pertsonalez gogoeta egitea eta haiek sendotzea edo egokitzea, haien gaineko balorazioaren arabera, bere burua etengabe hobetuz pertsona osorik errealizatzeko.
Hoietan esku-hartze prozesu hezkidetzailea funtzeskoa
eta garrantzitsuzkoa izango delakoan nago ekarpen eraikitzaileak sortuko
direlako. Bizi garen inguru hurbilak duen “zauria” sendatu behar horrek
trataera espezifikoa eskatzen du eta Hezkidetzatik helduko zaigu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina