HEZKIDETZAZ HAUSNARTZEN
Nere ustez, HEZKIDETZA Pertsona askeak; generotik at, elkarrenganako errespetua eta zentzu kritikoa oinarri dituen hezkuntza batean heztea da.
Hezkidetza zertarako?
1-
Ikasleen guztizko garapena
ziurtatzeko.
2-
Beste sexuarenganako
errespetua bermatzeko.
3-
Jendartean berdintasuna bermatzeko;
inor ez dagoela beste baten gainetik
sentiarazteko.
sentiarazteko.
4-
Mota guztiko ezberdintasunak
errespetuz onartzeko.
5-
Zentzu kritikoa modu eraikitzaile batean bermatzeko.
Heziberri 2020k, behin eta berriz, hezkuntza inklusiboaren aipamena egiten du eta baita kontutan hartu beharra dago Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana.
Badira gure gizartean ondo errotutako sinesmen faltsu ugari:
- Bi genero bakarrik daudela; arra
edo emea.
- Binarismoa gainditzea ezinezkoa dela.
- Binarismoa gainditzea ezinezkoa dela.
- Emakume eta gizonen arteko
berdintasuna lortzen ari garela.
- Eskola mistoak hezkidetza
bermatzen duela.
- Eskolan hezkidetza lantzeak ez duela ezertarako balio gizartea ez bada aldatzen.
- Jaiotzetik, pertsona oro, emakume
edo gizonezko sena batekin jaio eta identifikatzen garela eta horrela ez den kasuetan
“trastorno” bat dagoela.
Baikorrak izateko arrazoiak ere somatzen ditut nere inguruan;
-Eibarko berritzeguneak antolatutako mintegietan parte hartzen dutenen kopuruak, iazkoarekin alderatuz, hirukoiztu egin dela,
-Hezkuntza Sailak ere gaia lehenetsi duela.
-Gure foroa osatzen dugunon kopurua.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina