MUGAK GAINDITUZ
Hezkidetza sexu, genero eta estereotipoen mugak
gaindituz pertsonen garapen integrala
lortu nahi duen interbentzioen multzoa da.
Pertsonen garapen integrala lortzeko GUZTIEN
identitatea, arlo soziala, adimena,
gorputza eta emozioak aintzat hartu behar dira.
Identitatearen garapenaren inguruan jasota dago,
indarrean dagoen curriculumean (Heziberri 2020 markoaren 1.
proiektuan oinarrituta). Zeharkako konpetentzien artean
Norberaren autonomiarako konpetentzian: “Izaten jakitea”: “Norberaren
pentsamendua eta estilo kognitiboa autorregulatzea”.
Horretarako, identitatea norberaren boterean oinarrituta
egon behar da pertsona autonomoak eta kritikoak
izateko.
Ibilbide akademikoan genero-mugekin topatzen
gara, eskola ,gizartearen erreflexua baita. Gure ikastetxean bat gatoz
osagai sexisten presentziaz ikasgaietan beraz, ikasturte
honetan deialdi orokorra egin da:
·
Ikasmaterialetan,
adibide sexistak detektatu , ikasleekin komentatu eta bizikidetza batzordera
eraman.
·
Klaseko
interakzioetan, edo aukera ematen duen guztietan jokabide sexistaz jabetu eta
hausnartu.
Aurrerapena txikia izanik, garrantzitsua ere bada,
abiapuntua izan daitekeelako eta izkutuko curriculuma
agerian jartzeko, orain arte, normaltasunez transmitituak izan direlako, hauen
igorpenean erreparatu gabe. Hezitzaileak ikasleari nor den eta nor izan nahi
duen lagundu behar dio baina bere beharrak eta kanpotik inposaturikoak
bereizten baliatuz.
Hezkidetzarekin aurrera ez egiteko ez dago
justifikatzen duen argudio bat ere ez eta arrazoi anitzak dira hezkidetza
gauzatzeko. Hona hemen horietako arrazoi gutxi batzuk:
o Institutu hezkidetzailearen alde egiteko
(mistotik hezkidetzailera).
o Gure ikasleen garapen askea lortzeko. (autonomoak eta
kritikoak)
o
Sexuen
araberako estereotipoak eta rolak gainditzeko.
o
Sexismoak
sortzen duen indarkeriari aurre egiteko
o
Justizia
soziala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina