Hona hemen gai honetako hainbat kontzeptu biltzen dituen nire hitz-hodeia:
Erreferentziazko emakumeei dagokienez, aurreko batean euskal emakumeak aipatu nituen (Elbira Zipitria, Ignacia Zabalo “Nornahi”), eta klaseetan landutako beste batzuk ere aipa nitzake: Emakume Abertzale Batzakoa, Mariangeles Garay, Julita Berrojalbiz, Sorne Unzueta… Hori dela eta, lizentzia txiki bat hartuko dut eta oraingoan aste honetako irakurgaia aztertu bitartean burura etorri zaidan film hau aipatuko dut: Hidden Figures.
Film horretan, Katherine Johnson, Dorothy Vaughan eta Mary Jackson matematikari afroamerikarren istorioa kontatzen da. Haien kalkuluei esker, John Glenn astronauta izan zen Lurraren inguruko orbita osatu zuen lehen estatubatuarra. Eta hori guztia egiteko gai izan ziren emakumeak kolorearen arabera banatzen zituztenean lan egiteko eta hainbat estatutan emakumeak unibertsitatera joatea debekatuta zegoenean.
Bestetik, uste dot askotan erreferente falta izatea dela hau guztia eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronka. Izan ere, edozein alorrez hitz egiten dugunean, kultura hegemonikoetako erreferente maskulinoak dira barreiatutakoak, baina ezinbestekoa da guk urteetan zokoratuta eta ahaztuta egon diren emakume aitzindari eta ekintzaileak azaleratzea. Ildo honetatik jarraituta gogorarazi nahi dut argitaratu berri dela Cuentos de buenas noches parra niƱas rebeldes 3. 100 mujeres migrantes que han cambiado el mundo. Gure alabek asko disfrutatzen dute 1. eta 2.arekin (Katherine, Dorothy eta Maryren istorioa irakurri berri dute). Horregatik, Olentzerok migratzaileena ekarriko die, nahiz eta nahiago genituzkeen euskaraz.
Eta euskaraz ari garela uste dut lehenengo bi liburuetan ez dela emakume euskaldun bakarra ere agertzen. Asko dira ager litezkeenak, baina ComĆØte sareko Kattalin Agirre baino ez dut aipatuko.
Amaitzeko, aurreko edizioetako post hau aukeratu dut hemen gomendatzeko. Arrazoi askorengatik aukeratu dut hori:
- Lehenik eta behin, memea bera asko gustatu zait. Oso adierazkorra egiten zait: gauzak naturaltzat ematea desproportzioa begibistakoa denean.
- Bigarrenik, Garaziren posta gomendatzen du. Eta ni erabat ados nago biekin: emakume asmatzaile eta ospetsuak ezagutzea bezain garrantzitsua da bizimodu xumea izan duten emakumeen lana ez ahaztea.
- Hirugarrenik, asko gustatu zait Julene Azpeitia aipatu izana. Gorago aipatutako euskal emakume horiekin batera lantzen genuen guk klasean.
- Eta azkenik, nik baino askoz hobeto azaldu ditu gai honetan ditugun erronka.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina