Hizkuntzak ez dira hitzen konbinazio bat soilik, hizkuntzek islatzen dituzte mundua ikusteko dugun modua, daukagun kultura eta gizartearen pentsamendua eta, horrela, errealitatea mantentzen edo eraldatzen laguntzen dute.
Bea Ugarte Maiztegik dioenez, "euskara ez da sexista dena, erabilera baizik".
Beraz, nahiz eta euskarak ez duen genero gramatikalik, modu sexista erabil daiteke.
Hizkuntza "ez-sexista" ez da lortzen hitzak maskulinoan eta femeninoan errepikatuz soilik. Hizkuntzak estrategia asko ditu erabilera sexista saihesteko, bizia eta dinamikoa da, eta hizkuntzarekin errealitate berriak adieraz daitezke, adibidez, hitz berriak sortuz eta onartuz.
"UPV/EHU-n euskararen eta irudien erabileraez-sexistarako gida" aukeratu dut. Oso gida osoa da, hizkuntzaz gain, irudien sexismoa aztertzen du eta generoaren ikuspegitik euskararen erabilera txarraren adibide asko ematen ditu. Gainera, irtenbide asko planteatzen ditu emakumea ikusezin bihurtzen eta gutxiesten duen hizkuntza saihesteko.
Gidan agertzen diren alderdietatik bi hauek aukeratu ditut:
1. Aipatzen dituen kontzeptu-premisak hizkuntza eta irudiak era ez-sexista erabiltzeko:
1. premisa: hizkuntza pertsonek errealitateari buruz duten pertzepzioaren isla da.
2. premisa: sexismoa hizkuntzan
androzentrikoa da, baztertzailea eta gainera egoera edo izen neutroei sexu
biologikoa eransten die.
3. premisa: genero gramatikala eta
generoa kategoria analitiko bezala ez da gauza bera.
4. premisa: irudiak era ez-sexistan erabil daitezke.
2. Aipatzen dituen hizkuntza eta irudiak artez erabiltzeko argudioak. Komunikazioan izaten diren erabilera sexistak aztertzeko eta aldatzeko proposamenek ez dute beti mundu guztiaren onespena jasotzen. Alderantziz, askotan kontrako iritziak eta portaerak sortzen dituzte. Atal horretan argudio horiei aurre nola egin azaltzen da. Hona hemen gidaren argudioen adibide bat:
Eta hona hemen aurkako argudioaren adibide erreal bat:
Aste honetako irakurgaian oso ondo azaltzen dira helburu hori lortzeko zenbait proposamen (17. orrialdea):
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina