Moyano legeak (1857) ezarri zuen lehenengo aldiz 6 eta 9 urte arteko neskak eskolara joateko derrigortasuna. Neskentzako eskolak sortu zirenez, maistrei prestakuntza pedagogikoa emateko beharra ere sortu zen. Baina bi sexuen lan-banaketa tradizionaletik abiatzen zen legea, eta neskak etxerako edo magisteritzarako besterik ez zituen prestatzen. Beraz, neskak mutilengandik banatuta zeuden eta garatzen zuten curriculuma ere desberdina zen. Ikasketetan aurrera egin nahi zuten emakumeen bidea ez zen erraza.
Derrigorrezko eskolaratzeko adina zabaltzen joan zen, eta 1970. urtean (14/1970 legea) lortu zen 14 urtera arte eskolara derrigorrez joan behar izatea, curriculuma berdina izatea neskentzat eta mutilentzat eta, horrekin batera, denak elkarrekin egon ahal izatea gelatan. Sexuz desberdindutako eskolatik eskola mistora pasa zen. Urrats handia, zalantzarik gabe.
Historian sakondu nahi duzuenentzat, bi lotura
Eskola mistotik eskola hezkidetzailera pasa behar dugu, ez baita egia berdin hezten eta garatzen direla gure haurrak, neska edo mutil jaio baldin badira. Gizarteak ez dituelako berdin tratatzen eta, ondorioz, eskolak ere ez.
Nola definitu, ordea, Mari Jose Urruzolak esaten dituen pauso berri horiek? Blokearen irakurgaiak hainbat pista eman dizkigu:
Hortxe dugu, ba, erronka!!! Eta, horretarako zer? Besteak beste, hauek:
- Eskola komunitate osoarekin sentsibilizazio-lana egin, argi izan dezagun denok emakumeak presente egin behar ditugula eta hori guztion lana dela.
- Orekatu beharreko eremuak zein diren aztertu.
- Curriculumaren errebisioa egin, ofiziala eta ezkutua, Dekretuetatik hasi eta gelan egiten den lana arte.
- Eskolan erabiltzen diren materialetan genero-ikuspegia zaindu. Horretarako, baliagarria da oraindik ere duela 20 urte baino gehiago Neli Zaitegik eta Mari Jose Urruzolak egindako gida: Nola landu eta aukeratu hezkidetzarako ikasmaterialak.
- Ikastetxeetako dokumentu ofizialak begirada hezkidetzailetik egitea.
- Hezkidetzan ere, ikasleak protagonista bilakatu.
- Aurreko guztiaren ondorioz, erabakiak hartu!!
Eskola hezkidetzaileak pertsona ororen garapen integrala askatasunean sustatuko duela sinistu nahi dudalako. Pentazitate ereduan proposatzen dena lortzea dugulako helburu:
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post-etatik Olatz-ek egindakoa gomendatzen dut, emakume musikariak ekartzen dizkigulako. Hemen duzue lotura.
Eta, bukatzeko, hezkidetzarako bost estrategia eraikitzaileetako bat: UMOREA. Virginia Imaz Quijera baita aukeratu dudan emakume sortzailea. Zein ongi adierazten duen, umorez josita, bidea. Emakunde saria eman zioten 2017an, hemen duzue saria jaso zuenean egindako agerraldia. Disfrutatu!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina