NON GOGOA, HOR HEZKIDETZA
Transizio garaitik ona bai estatu maila bai Euskal Herrian eskola publikaren inguruan sortutako lege guztietan azpimarratzen da hezkidetzaren garrantzia. Ia 50 urte pasa dira eta oraindik plan berri bat sortu behar izan zen iaz. Bloke honetan legedia birpasatu ostean konturatu naiz hamaika tresna eta osagai ditugula gure eskuetan hezkidetza bermatzeko; Beraz, eskolako lankide jantzi dezagun mantala eta hezkidetza lapikoan bota ditzagun osagai horiek: legeak, planak, politikoak, irakasleak, gogoak, familiak, liburu egokituak eta bueltak eta bueltak eman berdintasun integrala puntu puntuan egon arte.
Aurreko urteetatik Mariaren posta aukeratu dut Hezkidetza plana martxa ipintzearen beharra ezinbestekotzat jotzen duelako.
https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/11/aste-honetan-zehar-marko-legalari-buruz.html
Hor ere Marcela Lagraden hitzaldi bat entzutzeko aukera duzue emakumeen egoerari buruz Mexicon.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina