Aste honetako zuzeneko behaketa egiteko nire herrian fijatu
naiz: Barakaldon.
Hauxe da nire behaketa: Emakumearen ohorez eskultura gutxi daude
eta protagonismoa gizonak eramaten du.
https://issuu.com/cihma-luischoyaalmaraz/docs/kaldizkaria_03_web/107
Ondorengo emakumeak omenaldia jasaten dute:
Rosalía de Castro (17
zenb.) Clara Campoamoren bustua
(4. Zenb. ), eta “emakumea” (11).
3 eskultura emakumeen omenez: Bata poetisa, bestea ezberdikerien
kontrakoa eta sufragio unibertsaleko aktibista. Eta “emakumea”: emakumearen
omenaldi orokorra.
Alde batetik, eta kokapenari buruz, hiru daude auzoetan: San Bizenten 2 eta Artegabeitian 1.
Zentroan ez daude kokatuta.
Beste aldetik, Barakaldon ezaguna dena Clara Campoamor da. Clara
Campoamor Kultur egoitzako ondoan dagoelako. Beste biak, ez dira ezagunak.
“Emakumea” ezkutatuta dago. Nik inoiz ez dut ikusi, baina 6 metrokoa bada. Kezkatzekoa
bada, handia izanda… inork ez dakiela emakumea dela eta gainera ezkutatuta dago,
jendea ez den pasatzen parke batean. Hauxe izan daiteke sexismoaren adibidea.
Emakumeari ez-ikusiarena egiten zaio. Gizartean emakumearen protagonismoa
islatzen dena.
Ia eskultura guztietan tradizionalki eremu maskulionoak islatzen
dira: Industria, burdina, Altos Hornos… Eta Barakaldoko eskulturarik ezagunena, kokapenagatik
(Herriko Plazan), biluzik izateagatik, tamainagatik, gizona da. Eskultura
Industriaren omenez egin zen, baina… Barakaldoko gizonaren protagonismoa
luzatzen du.
Aste honetan emakumearen presentziaren paradigma aldaketaren
beharra ikusi dut nire inguruan.
Nola
hezitu gizartea? Kontua da Naturarekin eta orokorrean munduarekin gizakiok
dugun harremana menderatzearena ez izatea, baizik eta berarekin orekan egon
behar den partea garela ulertzea, bizitzaren parte bat, azken finean emakumeak
gizartean dituzten zereginak, kokapenak, beharrak, desioak… kontuan izatea. Garrantzitsua
da emakumeen presentzia bermatzea, baina baita aldi berean erreparatzea ere
presentzia bermatzeko kontuan hartu beharrekoak eta horiek errealitatea
interpretatzeko eta bestelako gizartea garatzeko suposatzen duten
paradigma-aldaketa.
Aurreko urteko blogeko ekarpenen artean Bego Burgoarena aukeratu dut bi emakume zientzialariei buruz idatzi zuelako:https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/12/emakume-handi-baten-atzean-ez-dago.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina