2020/12/14

MAITE DITUT DENAK

 MAITE DITUT DENAK


Abestiak esaten duen moduan:

Emakume zuzenak,

okerrak, kirtenak,

moja txintxoak eta

zerrama irtenak,

itsusiak, politak,

atletak, herrenak:

konplize ditut eta 

maite ditut denak.



Aukeratu dudan erreferentziazko emakumea EDURNE TERRADILLOS ORMAETXEA da.

 Ordizian jaio zen (Gipuzkoa) 1971ko maiatzaren 27an. Lanaren eta Gizarte Segurantaren Zuzenbideko unibertsitateko titularra da.

Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean Doktorea da 1999 geroztik.

Unibertsitatean lanean hasi zenez geroztik, Enpresa Zuzenbidea Saileko hainbat doktorego-programa irakatsi du, eta hamar bat ikerketa-proiektutaan parte hartu du.

Horrez gain, hainbat liburu zientifikoren eta hainbat artikulu zientifikoren egilea da. Guztiak lanaren Zuzenbidearekin lotuta daude: enpresa-taldeen tratamendua, Europako negoziazio kolektiboa, proportzionaltasunaren printzipioa eta diziplina-boterea, enplegu-politika eta Europako Zuzenbide Sozila.

Gaur egun bi tesi zuzentzen ditu, horietako bat europarra delarik.

Honez gain, kirolari aparta eta pertsona ona! Bi alaba ditu eta emakume sortzailea da, beti lan egiteko eta ikasteko prest! Nire lehengusua da eta txikitatik eredu bat izan da niretzat. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina