2020/12/13

Kirolean, emakume erreferenteak ere!

Emakumeen presentziaz eta ekarpenei buruzko hausnarketa egiterakoan gutxienez ondorengo hitzak aipatu behar ditugu:



Subjektua; bakarrik subjektuak kontzientzia propioa daukalako, pentsatzen duen edo aritzen den
izakia delako. Eta historian zehar emakumeari objektutzat hartu zaiolako, elementu pasiboa eta
erabakitzeko ahalmena ezeztatu zaiolako.
Objektua izanda ez dago autoritatea izateko aukerarik, autoritatea besteek eman behar dute. Beraz,
autoritate barik ez dago iritzirik, ez entzunda izaterik, ez kontuan hartu izaterik.
Autoritatea daukanak boterea eskuratuko du, baina autoritate barik eta subjektu izan barik
ezinezkoa da boterea lortzea, ez dago aukerarik.
Honek guzti honek eramango gaitu erreferente eta protagonistak bila aritzera. Erreferente horiek
ahaldunduko ditu beste emakume subjektuan bihurtzen eta boterea eskuratzen.
Hau da paradigma eraldatzeko gure hasierako egitasmoa .

Nire eskolako saioetan, Gorputz Hezkuntzako saioetan, ikasleei kirol erreferenteari buruz galdetzen
badie, lehengo eta behin futbol erreferente maskulinoak zerrendatuko didate. Hori dela eta, aipatuko
dut pasaden urteko Maider Otxoa de Alda posta, Emakumeen presentzia, bertan Kathrine Virginia
"Kathy" Switzerren esperientzia komentatzen duelako. Bertatik ondorengo irudia ere eskuratu dut.




Katherineri esker emakumeak maratoietan parte-hartzeko eskubidea lortu zen.

Kirolarekin jarraituz, beste emakume bat aipatuko dut. Kasu honetan euskalduna.


Maider Unda, borroka libreko kirolaria. Koikili Lertxundirekin batera Otxandion hasi zen kirol hau
praktikatzen, eta Maider dioen bezala, Koikili bera baino abilago zen borroka lehiaketetan. Koikili
futbolera pasatu zen eta Bilbao Atheticen jokatu zuen. Maider Undak 2012ko Olinpiar Jokoetan
Brontze domina irabazi zuen. Tamalez, nire ikasleek ezagutzen dute Koikili baina Maider Unda ez.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina