2020/12/17

Hizkuntza neutroa eta aberatsa

 

Hizkuntza

Zer da hizkuntza? Nori galdetzen diozun da kontua. Horren arabera, makina bat erantzun aurkituko ditugu:

  • Hizkuntza komunikazio tresna da (esan nahi duguna nahi dugun moduan esan dezakegu?).
  • Gertaera soziala (hartu-emana eskatzen du, parte hartzea, pertsonak).
  • Prestigiozko ezagupena (ez dago guztien esku hizkuntzaren ezagutza; alfabetatugabeak eta etorkin batzuen integrazio arazoak).
  • Kultur adierazpidea (hizkuntza kulturaren parte da eta kultura hizkuntzarena).
  • Errealitatearen isla (eguneroko gertaerek eragiten dute hizkuntzaren erabileran, hitz hautaketan adibidez).
  • Ezagupena sortzeko bidea da (jakituria lortzeko hizkuntza eta terminologia ezagutu behar ditugu).
  • Errealitatea interpretatu eta sinbolikoki sortu egiten du (izena duenak izana du).
  • Pentsamoldea baldintzatzen du (erretorikaren, ondo hitz egitearen boterea eta informazio berria jasotzean "fitxeroan" sartzen dugu eta beste jakituriak bazter ditzake).
  • Generoen irudikapena adierazten du.
  • Nortasunaren eta identitatearen garapenerako garrantzitsua da.
  • Lurralde edota nazio baten ezaugarria da.
  • Jendarteak eta historiak sortutakoa da.
  • Moldagarria da, etengabe aldatzeko gaitasuna du, garai berrietara egokitzeko ahalmena du nahiz eta zaharkituta dagoen eta aipatutako egokitzapena ez den guztiz gauzatu (eta hor agertzen da hizkera ez-sexistaren beharra besteak beste).

Honekin batera kontutan izan behar dugu gizarte sexista patriarkal batean bizi garela, beraz hizkuntza ere sexista da.




Ildo beretik ere Ibon Sarasola idazle eta hiztegigile ohiak honakoa aipatzen du, "gizartea matxista baldin bada, hizkuntza matxista izango da; eta gizartea aldatzen den neurrian, hizkuntza aldatzen da". 



Gizarte matxista bada, hizkuntza matxista izango da



Zer da sexista, hizkuntza ala erabilera? Galdera honen aurrean aditu batzuen erantzuna hauxe da:

·                    “Kultura sexistatik mintzaira sexista dator eta mintzaira sexistak kulturaren sexismoa iraunarazten du” (Agurtzane Juanena).

·                    “Hizkuntza errealitatearen sortzailea da eta munduak sortua aldi berean” (Uri Ruiz Bikandi).

·                    “Euskara kultura sexista batean murgildutako hizkuntza ez-sexista da” (Linda White).

·                    “Hizkuntzek ez dute beren egituragatik diskriminatzen. Hizkuntzak kultura jakin baten isla dira” (Begoña Muruaga)

·                    “Ezin dugu hitz egin... ‘hizkuntza sexista’ri buruz, baizik eta hizkuntzaren ‘erabilera sexista’ri buruz... hizkuntzak... aukera ugari ematen baitu errealitate jakin bat deskribatzeko” (Emakunderen proposamenetan)

 

 



Giden artean Euskararen erabilera ez sexista gidaliburua aukeratu dut. Generoaren azterketa sakona egiteaz gain, hizkuntzaren erabilera sexistaren adibide ugari ematen dituelako.

Hizkuntza erabilera sexista identifikatzeko hausnarketak burutu eta proposamenak ere agertzen dira.

Aurretik lan handia dago, baina hizkuntzaren sexismoaz ohartu gara eta hainbat ideiarekin aurrera hasi gaitezke


- Inbertsioaren legea praktikan jarri.

- Hitz eta kontzeptu berriak sortu eta erabili.

- Gutxiespen zentzutan erabilitako terminoak, edozein fobia eta indarkeria adierazten duten termino eta espresioak baztertu.

- Umoretik sexismoa ezabatu.

- Irudietan arreta jarri genero estereotipoak gainditu eta diskurtsoa ez maskulinizatzeko, genero ikuspegia eta aniztasuna txertatuz ikonografian.

- Gorputz jarrera eta doinuetan arreta jarri guztiekiko begirunea adieraziz.

- Pertsona guztien parte-hartzea aztertu.

- Hizkuntzaren erabileraren eztabaida mahaigaineratu eta sentsibilizazioa burutu.

- Hizkuntza hezkidetzailea esparru guztietan erabili (ahozkoa, idatzizkoa, ikonografikoa).




 Uxuek dioen bezala, publikoki egiten den umorea ez da neutroa




Euskararen zama sexista %5 da, ingelesarena %15, frantsesarena %40 eta gaztelaniarena %80, Álvaro García Meseguerren arabera. Horrekin lotuta batzuentza inklusibitatea horrela ulertzen da

 


Clase magistral sobre lenguaje “inclusivo”

Hitz egiten duen gizona Juan Manuel de Prada da eta honek “Hizkuntza inklusiboa”ri buruz hitz egiten du.

Hizkuntzan aldaketak ematea eta konziente izatea ezinbestekoa da. Horrekin batera gure etorkizuneko gizartea aipatu nahi dut.

 

Umeak berea egiten dute mundua joku, jostailu, liburu… bidez eta hurbil duten ereduak imitatuz. Horregatik, garrantzitsua da elementu hauek hautatzerakoan honakoak kontutan hartzea: zein estereotipo transmititzen duten, ze irudi ematen duen neskengan.

Gida 
honen helburua estereotipo sexistarik gabeko eta emakumeen irudi positiboa transmititzen
duten jostailu eta liburuen zerrenda bat erraztea da, horrela, txikitatik berdintasunean oinarritutako eredu berriak erakusteko aukera izango dugu

 

Hezkuntza ez sexista baten alde-Material hezkidetzaileen gida/ Por una educación no sexista-Guía de materiales coeducativos (UHARTE)

 



Bukatzeko aurreko edizioak beste ikaskide batzuk idatzitako post-ak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Bat aukeratzekotan Amaiarena aukeratu dut . Ideia eta hausnarketa sakona eta interesgarria iruditu zait

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina