2021/03/08

Heziketa afektibo-sexuala.

 

Sexualitatea eraikuntza soziala da. Eraikuntza soziala da bizitzako etapa guztietan informazio ezberdina jaso dugulako sexualitatea bizitzeko moduari buruz. Ikasi dugu plazera koitoaren bidez lor dezakegula, ikasi dugu sexu-harreman ‘normalak’ hetorosexualak direla eta pornografia dela ikasketa iturri nagusia.

Denborara hori guztia desikazten gaude, baina zer eskaini diezaiekegu egungo nerabeei?

1.  Maturbazioaren normalizazioa.

Ohikoa da mutil nerabeek masturbazioari buruz hitz egitea, neskek ordea zailtasun gehiago dituzte. Neskei, oraindik ere, lotsa ematen die masturbatzen direla aitortzea, eta are gehiago, neska asko ez dira masturbatzen. Nola izan ditzakegu, ordea, besteekin sexu harreman osasuntsuak gure gorputza eta plazera ezagutzen ez badugu?

Zentzu honetan, emakumeen masturbazioa lantzea ezinbestekoa dela ikusten dut, eta honetaz gain, klitoriari buruz hitz egin eta honek sexu harremanetan duen garrantzia ezagutaraztea.

Jarraian, klitoriari buruzko bertso saio bat partekatzen dut, Amaia Urbietaren bertso batekin.

Jartzen ari gara grabe

Ai klitori dohakabe

Auskalo guk zer egingo genuke,

Zure laguntzarik Gabe.

 2 Koitozentrismoa alboratu eta gorputz eta postura anitzak aldarrikatu.

Klitoriaren garrantzia aldarrikatzearekin bat, ezinbesteko ikusten dut errotuta dagoen koitozentrismoa landu, eta sexualitatea modu anitzetan eta gorputz anitzen bidez egin daitekeela aztertzea. Hala, sexualitatea ez dela soilik koitoan hasten eta amaitzen.

Hau lantzeko, Mandragores elkarteak sorturiko mahai joko bat proposatzen dut: Voluptas. Karta-joko honek, plazer posible guztiak esperimentatzeko aukera ematen du, erotismoa, sentsualitatea eta desiraren ñabardura guztiak barne hartuz. Islatzen diren praktika desberdinek irudikapen-espazio berri bat sortzen dute, heteronormatibitatetik, gorputz  funtzionalen gazte-zentrismotik, kamasutra ezinezkoetatik... urrun. Beste sexualitate horietan guztietan jarri nahi du arreta, ez baitira ideia bat, gure gorputzak dira elkarrekin bizi nahi duten gozatzaileak eta desiratzaileak.

 3.  Pornografia egiteko modu berriak aitortu.

Pornografia inoiz baino eskuragarriago dago. Guztiok ikus dezakegu bideo porno bat interneterako sarbidea dugun unetik. Nerabeek, sexuari buruz izan ohi duten lehen informazioa hemendik dator, eta hau arriskutsua izan daiteke. Izan ere, pornografiak fikzio bat adierazten du eta gailentzen den pornografia eredua matxista da.

Gizonezkoen plazera gainjartzen du, sarketetan zentratzen da eta gorputz eredu bakarrak ageri dira bertan.Gailentzen den pornografia ereduaz gain, beste eredu asko ere egon badaude. Hla, uste dut, pornografiaren aurkako jarrera izatea baino, sexu heziketa afektiborako interesgarriagoa dela beste eredu batzuk mahai gainean jartzea. Erika Lus, esaterako, pornografia egiten duen emakume bat da, eta bere pornografia ez gailentzen den ildoan kokatzen.


 

 4. Sexuaren inguruan dauden mitoak dusestatzea.

Sexuari buruz, mito asko daude oraindik ere. Horiek lantzea eta gezurtatzea oso garrantzitsua dela uste dut. Jarraian,  Psico Woman izeneko proiektua aurkezten dut. Emakume hau sexu hezitzailea da eta Youtuben eginiko bideoen bidez gazteengana hurbildu nahi du sexu heziketa osasuntsu eta feminista bat emateko.

 


 

 Hauek dira, berak proposatzen dituen mito batzuk:

1. Gizonek emakumeek baino sexu-desira handiagoa dute.
2. Sexu-topaketez gozatzeko, depilatuta egon behar da.
3. Emakumeak ez dira masturbatzen.
4. Emakumeen eremurik sentikorrena bagina da.
5. Aluek gaizki usaintzen dute eta garbitu egin behar da.
6. Klitoria zakil txiki bat bezalakoa da.
7. Bagina infinitua da.
8. Plazerik ez badut koitoaren bidez, anorgasmikoa naiz.
9. Hazia irensten badut, haurdun geratuko naiz.
10. Besteak jakin behar du zer gustatzen zaidan eta plazera eman behar dit.

 

Hauek eta beste hainbat gako izango lirateke eremu hezkidetzailera eramateko proposatzen ditudan alderdiak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina