Lehenengo gatazka kontzeptuaren baitan murgilduko gara. Izan ere, J. Paul Lederach-ek gatazkaren hurrengo definizioa eman zuen: “bi pertsona edo gehiagok elkarrekintzan helburu bateraezinak dituztenean edota horrela dituztela uste dutenean”. Izan ere, Lederachekin bat etorriz, bi pertsonen edo gehiagoren ez-adostasun egoera baten ondorioz ematen da gatazka, beraz, elkarren arteko harremana da gatazka. Nabarmentzekoa da, gatazka negatiboki ikusten den arren ez da ez negatiboa ezta positiboa ere. Haatik, gatazka konpontzeko modua bai, hots, modua negatiboa zein positiboa izan daiteke.
Gainera, gatazkei trataera hezkidetzailea eman beharra dago, sistema heteropatriarkalak inposaturiko genero estereotipo eta sexu zein genero diskriminaziorik gabe. Horren aurrean, aniztasunari ateak irekiko dizkiogu, jakinda identitate anitzekoak garela hierarkizaziorik gabeko identitateak eta elkarren beharra dugula. Gainera, zergatiak eta ondorioak ondo identifikatzeak emango die gakoa gatazkan inplikatuak daudenei gatazkari irtenbide positiboa emateko bidea eta etorkizunean horrelakorik berriro gerta ez dadin garatu behar dituzten trebeziak zein ahalmenak definitzeko. Hortaz, gatazkei trataera positiboa eman diezaiegun hezkidetzaren betaurreko moreak jarriz!
Aurreko ikasturteko kide baten POSTA aukeratu dut eskaintzen dituen baliabideak oso aproposak direlako gatazken kudeaketarako. Baliabide gisa, Ausarten Kluba aukeratu duelako.
Bestetik, Del Revés filma gomendatzen dut emozioen kudeaketa lantzen duen filma baita, emozio guztiak beharrezkoak direla azpimarratuz eta gatazken aurrean nola aurre egin adierazten duelako, eta beraz, baliabide aproposa izan diteke Haur zein Lehen Hezkuntzan lantzeko.
Azkenik, eremu hezitzailean zein jendartean gatazkaren kontzeptua lehen aipatu dudan moduan, negatiboki ikusita dago eta gainera, konpontzeko era hezkidetzailea izan beharrean, bakoitzak gatazkei aurre egiten die norbere interesak eta kezkak kontuan hartuta, hots, egozentrismoa gailenduz. Hortaz, indibidualismo horretatik ateratzea izan daiteke ERRONKArik nagusiena.
Azkenik, eremu hezitzailean zein jendartean gatazkaren kontzeptua lehen aipatu dudan moduan, negatiboki ikusita dago eta gainera, konpontzeko era hezkidetzailea izan beharrean, bakoitzak gatazkei aurre egiten die norbere interesak eta kezkak kontuan hartuta, hots, egozentrismoa gailenduz. Hortaz, indibidualismo horretatik ateratzea izan daiteke ERRONKArik nagusiena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina