Gatazkak, arrazoi desberdinagatik, aldi
desberdinetan eta munduko kultura guztietan gertatu izan dira: janariarengatik
edo uragatik; boterea, petrolioa, desberdin pentsatzeagatik edo aparkalekua
kentzeagatik. Baita ere gizarteak espero duen baino identitate, sexu eta
orientazio desberdina izateagatik.
Gatazkak eta krisiak (Mariví Fernández Roldán)
Behar bada, gizakiaren alde positiboa izango da
gauza guztiekin ados ezin egon izana, izan ere, batzuen eta besteen arteko
desberdintasunak eta berauek sentitzeko eta adierazteko aukerak aurrerapenak
eta aldaketa sozialak ahalbidetzen baititu. Honen guztiaren alde negatiboa,
noski, bortizkeria, diskriminazioa, haserrea eta gorrotoa dira eta desberdintasun
hauek konpontzeko erabilitako era desegokiak.
Askotan, gerran ez dauden gizarteak, bakean bizi
direla ulertzen da. Hau da, egoera “normalizatuan” bizi direnak. Baina benetan
bakean bizi dira? Agian patriarkatuaren ikuspegitik pentsatu izan da beti zer den
bakean eta normalizazioan bizitzea.
Askotan gatazken kudeaketan, orduan, non daude emakumeak? Non bere beharrak? Bere bizipenak? Bere arazoak? Gatazken aurrean, zeintzuk dira kultura maskulinoaren jokabideak eta zeintzuk femeninoenak?
Aspalditik emakumeak egoera “ez normalean” bizi
izan da eta batzuetan horrela adierazi dute, baina beste batzuetan, arrazoi
desberdinegatik, beste jarrera bat izan dute:
Gatazkak ekidin edo ez ikusiarena egitea
○ Egoera gatazkatsuek zenbait pertsona euren
erreakzio emozionalak erreprimitzera eta beste bide batzuk hartzera eramango
ditu. Kasu batzuetan egoera erabat uztera irits daiteke. Normalean bide hau
arazoa nola konpondu jakiten ez delako, egoki kudeatzeko nahiko trebetasun
edukitzen ez delako, beldur delako edota egoera “ez normal” eta patriarkatu
batean bizi garelako.
○ Itxuraz, batzuetan gatazkatik ihes egitea lortu
arren, honek ez du esan nahi lortu izanaren poztasunik sentituko denik.
Gehienetan zer edo zer erdizka utzi izanaren sentimendua agertuko da, baita
beldurra ere mota honetako arazoei.
Asertibitatea gatazkak konpontzeko (Mariví Fernández Roldán)
Egoera atzeratzea
○ Inora eramaten ez duen portaera da. Atsekabea eta batez ere segurtasun faltaren sentimendua aurreko egoeran sortzen denaren antzerakoa da. Gainera, esan daiteke atzerapenek arazoa oker dezaketela.
Mafalda - LAS QUE FALTARON [con Rebeca Lane] (Videolyric oficial)
Gatazken kudeaketa: zer den eta nola aplikatu
Jule Goikoetxeak esaten duen bezala: “Bakea ez da existitzen, feminismoa bai”.
Berak dioen
bezala, “Euskal Herrian bizi dugun momentua historikoa dela entzun
izan dugu behin eta berriro, baina historikoa norentzat, zer ikuspegitik? Gatazkaren irakurketa klasikoak
ikuspegi anitz atzean utzi dituela uste dugu eta beraz, irakurketa horrek,
aurrera begirako urrats konkretu batzuk soilik bultzatu dituela. Azterketa
kritiko feminista egin nahi diogu bake eta gatazka kontzeptuei, orain
arteko irakurketei errebisioa eginez. Horrela, aurrera begirako urratsen
proposamen anitzak aztertzea eta plazaratzea lortu nahi dugu”.
Hezkuntza esku-hartzeetan gatazken trataeran eta bizikidetzaren lanetan genero-analisia kontuan izatea funtsezkoa da. Gatazken trataerei buelta eman behar diogu eremu tradizionala apurtuz.
Horretarako kontzientzia hartu
beharra dago, genero ikuspegia izan behar dugu, guztion parte-hartzea bermatuz
eta benetako subjetuak bihurtuz.
Eremu hezitzailean egon daitezkeen erronken artean, hauek izan daitezke batzuk:
● Gatazkaren
inguruko konotazio negatiboari buelta ematea.
●Gatazkak
mahai gainean jarri eta hauek modu egokian bideratzeko bitartekoak eskuragarri
jartzea( heziketa emozionala)
● Pertsona
ororen iritziak, pentsamenduak... ados egon edo ez errespetatuak izatea.
●Irakasle
nahiz gurasoei gatazkak modu egokian kudeatzeko tresnak eskaintzea (formazioa)
● Gatazketan
generoak duen eraginaz jabetzea.
●Elkar
entzuketa aktiboa bultzatzea.(ikki teknikak, ikasketa kooperatiboa, jolas
kooperatiboak...)
● Tratu ona
eta elkarren zaintza norberarengan eta besteengan sustatzea.
Gatazkan parte hartzen duten pertsonen interesak, beharrak, balioak, itxaropenak pertzepzioak ezagutu behar dira, komunikazioa bultzatu eta bitartekaritza erabili. Historia ezagutu behar da, testuingurua, zergatia, ondorioak…guzti hau, irtenbide positiboa emateko.
"Bridge" by Ting Chian Tey | Disney Favorite
La alegoría de las cucharas largas [Denizcan Yuzgul]
Hablando se entiende la gente - ¿Realmente se entiende la gente?
Guzti honekin batera ezin dugu
ahaztu, Rigoberta Menchuk esaten duen bezala: “Bakea ez da soilik gerrarik
eza; pobrezia, arrazakeria, diskriminazioa eta bazterkeria dauden bitartean,
zaila izango da bake-mundua lortzea.”
Aurreko edizioetatik hauxe aukeratu dut https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/03/eraiki-eta-eraldatu-dezagun-gatazkaren.htm. Gatazken kudeaketarako hainbat baliabide eskaintzeaz gain, aste honetako gaiaren inguruan hausnarketa sakona eta laburpen interesgarria egiten dituela uste dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina