2021/03/07

ETENGABE EGITEN ARI GARA...


Post hau irudian agertzen den esaldiari buruz hitz eginez hasi nahi nuke:"Etengabe egiten ari gara heziketa afektibo-sexuala". Bertigoa eragiten didan esaldi bat da, irakasle gisa dugun erantzukizun handia ikusarazten didalako.

Gaian sakonduz konturatu naiz gelan erabiltzen ditugun materialei erreparatzeaz gain, ia garrantzitsuagoak direla gure jarrerak, gure keinuak, erabiltzen dugun hiztegia, hizpide ditugun gauzak, aipatzen ez ditugunak...
Horrek berresten dit gure lanaren konplikazioa, baina baita duen garrantzia ere.


Ildo horretatik jarraituz, Nerearen post-a aukeratu dut, bere ustez eskolaren eta irakasleen zereginak zein diren argi eta garbi azaltzen duelako.


Ikasgelan erabili beharreko baliabide gisa, Kantu Kolore proiektuaz hitz egin nahi dizuet. Proiektu honen kideek, haurrek musikaren bitartez ikasten dutela ohartuta, eduki jakin batzuk barneratzeko kantak proposatzen dizkigute, hauda, abesti didaktikoak. 

Kasu honetan berdintasuna eta aniztasuna sustatzeko, autoestimua garatu eta jazarpenarekin amaitzeko haien osatutako unitate didaktikoa oso aproposa da umeei lantzeko.



Amaitzeko, nik esango nuke daukagun erronka nagusia nork bere buruarekin, gainontzeko pertsonekin, naturarekin, animalia eta objetuekin harreman positiboak izatea da. Batez ere, bizi dugun gizartean, non, Goyak banatu ondoren ikusi dugun bezala, emakumeak objektu sexual soiltzat hartzen eta kosifikatzen jarraitzen dugun.




 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina