Argi dago txikitatik izaki sexualak garela , eta sexualitatea haurren identitatearen dimentsio garrantzitsu eta ukaezin bat dela. Hortaz, hezkuntza sexuala eskolan lantzea beharrezkoa da, azken finean, hezkuntza sexuala eskaintzearen arduradun nagusienak, gizartea, familia eta eskola baitira.
Hiruren arteko elkarrekintzan, haurrei haien sexualitatea era positiboan garatzen lagundu behar diete; sexualitateak eskaintzen dituen posibilitate guztiez askatasunez eta naturaltasunez goza ditzaten.
Sexu- hezkuntza oso baliagarria da bakoitzaren burua ezagutzeko, besteak ezagutzeko, bakoitzaren bizipenak ulertzeko eta gorputza onartzeko. Baita besteak onartzeko eta haiek gurekiko dituzten desberdintasunak ulertzeko ere. Horrela, ulertuz eta onartuz, bakoitzak erabaki aproposagoak hartzeko gai izango da eta zoriontsuago izateko aukera gehiago izango du.
Beste urteetako post bat aukeratzerako orduan , HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN talde-bloga: Maitasunak ez du etiketarik (hezkeh0506.blogspot.com) aukeratu dut. Pornografiaren inguruan ematen diren datuak eta egiten den irakurketa interesgarria iruditu zait.
Aste honetan landutako gaiarekin lotuta IKASLEEKIN sarreran jarri dudan KOLORE KOLORE bideoa erabiliko nuke. Abesti horretan oso ondo adierazten da gustu guztiak desberdinak izan daitezkela.
Era berean baliabide ezberdinak aurkeztu nahi ditut. Alde batetik bi gida proposatzen dizkizuet.
Beste alde batetik, hainbat baliabide dauden orrialde ezberdinak konpartitu nahi ditut:
SEXU HEZIKETARI BURUZKO GIDA LAB Haur hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzarako.
ACTITUDES SOBRE LA DIVERSIDAD SEXUAL EN LAS AULAS
Irakurketa gida: Sexu-heziketa: kalitatezko harremanen alde
Eusko jaurlaritzak duena eta bertan irakurgaiak, gidak, bideoa....hainbat material dago oso interesgarria nire ustez.Irakurketa gida: Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan
Nire ustez, hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak ondoko hauek izango lirateke:
#ALAITZ#HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina