II. Hezkidetza planean aipatzen den bezala Heziketa afektibo-sexual hezkidetzaren helburua
" sexuarekiko jarrera baikor eta arduratsua izatea.... berdintasunean, osasunean, gozamenean eta pertsona guztiekiko eta gizatasunak berezkoa duen aniztasunarekiko errespetuan oinarritutako hezkuntza sexuala" da.
Beraz, gure eskola inklusiboaren erronka nagusia hauxe izan beharko zen: ikasleei laguntzea beren identitatearekin gustora sentitzen; aske sentituko behar dira ere beren burua espresatzeko eta horretarako, eskola espazio seguru bihurtu behar dugu.
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post guztien artean Oihana sánchezena aukeratu dut aipatzen dituen eremu hezitzalean lantzeko erronkekin bat natorrelako eta gomendatzen duen TOUCH ME NOT pelikula benetan interesgarria iruditu zaidalako.
Nik aste honetan ezagutu ditudan hiru baliabide proposatu nahi dut:
1. NAIZEN elkartearen weborrialdea. Hor gurasoek eta irakasleek material anitza topatuko dugu transexualitatea lantzeko.
2. OUT IN NATURE 6 dokumental laburrak dira. Hor irakasten da homosexualitatea oso arrunta dela naturan.
3. " La disforia de Género" bideoa. sexu-eredu aniztasunaz hitz egiten dugunean ezinbestekoa da disforia hitza ulertzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina