Aste honetako hausnarketa gatazkak munduan eta trataera hezkidetzailean zentratuko dut.
Post hau gomendatzen dut aste honetan. Gatazkaren alderdi positiboa hezkidetzaren
alorrean. Genero-ikuspegia nabaria da. Pertsona bere osotasunean
kontuan hartzearen garrantziaz hausnartzen da. Nire ustez, planteamenduaren
erronkak aipatzeaz gain, asertibitateari daukan garrantzia ere ematen zaio. Bestalde,
asko gustatu zait nola tratatu den GATAZKAREN kontzeptua.
Gizonen eta emakumeen
arteko botere-desoreka handia dagoela entzuten jarraitzen dugu. Nola ez den desorekarik
egongo boterea eskuratzeko prestakuntzarik ematen ez bazaie? Horrelako kontraesanak apurtu behar dira.
"Si no involucramos a las mujeres en la toma de decisiones, continuaremos teniendo este desequilibrio de poder y desigualdad, que es la raíz de todos los conflictos" adierazten du Elaine Conkievichek, NBE Emakumeen ordezkaria.
Munduko gatazkatan emakumeak dira
kaltetsuenak, eta haien aurrerapenak eta diskriminazioak zuzenean eragiten die
beste faktore batzuen geldialdiari, hala nola, pobreziari, goseari, osasunari
eta hezkuntzari.
NESKATOAK, URREZKO MONETAK MUNDU OSOKO GATAZKATAN
Larrialdi humanitarioetan, genero-indarkeriak gora egiten
du askotan, eta neskatoak indarkeria fisiko eta sexualaren, haurren
ezkontzaren, esplotazioaren eta salerosketaren mende daude. Gatazka-eremuetan
dauden nerabeek %90 aukera gehiago dituzte eskolatu gabe geratzeko gatazkarik
gabeko herrialdeetako neskekin alderatuta, eta, horrela, arriskuan jartzen
dituzte beren lan-etorkizunerako aukerak eta independentzia finantzarioa,
helduarora iristerakoan.
iturria: UN Women
Herrialde behartsuetako neskato askok eskolara joateari uzten dio emazte eta ama bihurtzeko. Baliabide ekonomikoak behar dira familiak eta agintariak kontzientziatzeko kanpainak sortzeko eta neska horiek prestakuntza jasotzeko eta dagozkien hezkuntza-zikloak osatzeko eskolak eraikitzeko. Eskolan hezitako neska batek aukera gehiago ditu erabakitzeko, aske izateko eta ama denean bere haurra behar bezala zaintzeko.
iturria: Save the Children España
Paraguaiko Genero Berdintasuneko tailer batetik aterata dago ordutegi hau. Eguneroko familia bateko kide bakoitzaren rolak oso ondo islatzen ditu. Batez ere neskei eragiten dien egoera horrek genero-desberdintasuna eragiten du. Emakumeek denbora gutxiago ematen dute egunean garapen pertsonalerako, ikasketetarako eta atsedenerako hainbat ordu eman behar baitituzte etxeko lanetan.
iturria: Save the Children
Duda
barik, bai.
Gai honek hezkuntzan duen
garrantzia erakusteko ikerketa hau gomendatu nahi nuke.
Neskak
ez hezteak 30 bilioi dolarreko galerak ekar diezazkieke herrialdeei. Oportunidades Perdidas:
El alto costo de no educar a las niñas, Munduko
Bankuaren txostenak adierazten du 12 urteko hezkuntza (batez beste) osatzeko
oztopoak 15 eta 30 bilioi dolar arteko irabaziak eta produktibitate galduak
kostatzen zaizkiela herrialdeei.
iturria: MISSED
OPPORTUNITIES: THE HIGH COST OF NOT EDUCATING GIRLS
Bigarren Hezkuntza osatzean bi
onura lortzen dira: neskato guztientzako hezkuntza-lorpenaren zuzeneko onura,
eta haurren ezkontzari eta amatasun goiztiarrari amaiera ematearen onura
gehigarria.
Bide batez, lan-mundura
hurbiltzearen ondorioz diru-sarrera hobea lortzen da eta emakumeak gurasoengandik eta bikotekideengandik independienteagoak izan
daitezke. Era berean, erabakiak hartzeko ahalmen handiagoa
izango lukete beren etxeetan. Ondorioz, arazo hauek hobetuko lirateke: haurren
ezkontza, ugalkortasun-tasa handiak, haurren heriotza-tasa eta malnutrizioa.
iturria: UNESCO MEXICO
argazkia: Save the Children
Nire ustez egungo egoera eremu hezitzaileetan erronka nagusia hau da.
Haurren esplotazio laborala eta sexuala dagoen bitartean
ez gara mundu bidezkoa eta ekitatiboa inoiz izango. Beste alde batera
begiratzeak duintasun gutxi ematen digu gizarte gisa.
Orain itxi
begiak eta imajinatu zer egin dezakezun mundu hobe baten alde.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina