2021/03/08

PERTSONA BESTE SEXUALITATE

 

Aurreko asteetako irakurgaietan ikusi dugu gizon eta emakume (hau da, pertsona) izateko mila modu daudela, eta, ondorioz, logikoa da pertsona beste sexualitate izatea: aniztasun anitza. Errespeta ditzagun denak!

Beste edizioetako postetatik Andoniren hau gomendatu nahiko nuke hainbat arrazoirengatik. Batetik, bideoan oinarrituta egin dituen hiru hausnarketa ederrengatik. Bestetik, askotan ahazten zaigun aniztasun funtzionala dutenen sexualitateari buruz hitz egiteko dokumentala aipatu duelako (bai, niri ere barne lurrikara sortzen dit). Eta, azkenik, sexuarekin lotutako gaietan iturriak izaten direnak aipatzen dituelako. 

Horrekin lotuta esan behar dut aste honetako 2. jarduerako galdetegia egin diedala lagun batzuei. Denek erantzun ez badidate ere, harrigarria egiten zait inork iturritzat pornografia aipatu ez izana (baliteke inkesta horretan "otros" epigrafean egotea), batez ere nik esango nukeelako gureko garaikoen iturri nagusia izan zela. Edozelan ere, ematen du horretan gauzak gutxi aldatu direla.

https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ahoz-aho/bideoak/osoa/7674830/agurtzane-ormatza-imatz-sexologoa-gazteen-eta-pornografiaren-arteko-harremanaz/

https://cadenaser.com/ser/2020/09/22/sociedad/1600788481_304100.html

Baliabideei dagokienez, webgune hau gomendatuko dut. Bertan, baliabideak gaika daude sailkatuta. Batzuk ezagunak egingo zaizkigu, baina nahiko gida osoa iruditu zait.

Zehazkiago hitz egiteko, ostera, beste bi hauek aipatuko ditu:

http://educagenero.org/Recursos/QueSabesdeEso_Mar.pdf


 

 

Azkenik, erronka mordoa bistaratzen ditut harreman afektibo sexualen gaia eremu hezitzaileetan lantzeko, baina hona hemen garrantzitsuenetako batzuk:

  • Heteroarauekin eta binarismoekin apurtzea
  • Sexualitatearen inguruko mitoak deuseztatzea (batez ere emakumearen sexualitatearekin lotutakoei dagokienez).
  • Aniztasunean heztea.
  • Botere-harremanekin apurtzea.
  • Ikastetxea gune segurua izatea…

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina