2021/03/08

SENTI DEZAGUN TXAKOLIÑA KULEROTAN

 Badugu kuadrilan espaide polit bat: txakoliña kulerotan eduki, berotzearen, desiraren eta plazeraren seinale polita :)

Azkenaldian kezkatzen nauen kontua da konsentimenduaren inguruan sortzen ari den legea eta horri lotuta doan mezua. Plazerak lege bilakatu eta baimenak app bitartez emateaz hitz egiten ari bagara, seinale txarra dela iruidtzen zait. Diskurtsoaren erdigunean elkarrizketa, gozamena eta errespetua jarri beharrean, une jakin bateko sinadura bat jartzen ari da, kezkagarria.

Plazerak erakutsi, komunikatu, irakurri, entzun, elkarbanatu, elkarrekin eraiki, gozatu... baietza baietz izateaz gain, guk bai esateaz gain, proposamenak eraiki, ez soilik erantzun, onartu. 

Bestalde, erronka oso handia dugu gure ikastetxeetan pornoarekin, ezin dugu ezkutatu, gela osoa hartzen duen elefante berde fosforitoa da eta. Ikasturtean zehar adituen tailerrak jasotzeaz gain, eskolako hezitzaileok galderak erantzun eta egiteko prest egon behar dugu (akaso, horretarako, lehendabizi guk geu hitz egin beharko dugu honetaz).

Beti gogoratuko naiz nola, DBH3n geundela, tutoretza batean, gure tutoreari sexualitatearen inguruan genituen kezka batzuk plazaratu genizkion eta honek, hamar binutu burua beherunt begira eta eskuak buruan zituela (honela):

Esan zigun: "Gu jaio egiten gara". Ordu osoa haurdunaldiaz hitz egin zigun.... eta guk ez genuen ulertzen zergatik, bioloian hori azaldu baitziguten jada...

Hezitzaileon artean ere tabu asko ditugu deseraikitzeko, hitz egiteko eta irekita gaudela erakusteko, gure lotsekin eta zalantzekin noski, baina irekita behintzat. Sex Education Netflixeko telesaila asko gustatu ztzaidan beraiekin hitz egiteko eta baita nik neuk ikusteko ere! Guztioi gomendatzen dizuet baliabide modura erabiltzeko.


Bestade, azaroan egin zen Hezkidetza eta Pedagogia Feministen kongresuan, Arremanitz Kooperatibako Nerea Sanchok oso tailer polita dinamizatu zuen, Harreman osasuntsuak eta sexuen hekuntza hemen egindakoaren akta.

Amaitzeko, Ainok egindako post hau elkarbantu nahiko nuke zuokin bertan hamaika material elkarbanatzen dituelako (zikloka lantzeko banatuak). HHtik gorputzen arteko harremanak, errespetua eta tratu ona lantzen ez badugu, DBHn jai daukagu!

GORA GERRI ASKEAK!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina