2021/03/08

Afektibitatea, sexualitatea... baita ere ikasgai?

 



 

 

 

Bai!!!!!


Sistema antolatu dagoen moduan zaila da sexualitatea, adimen emozionala, afektibitatea edota hezkidetza programa antolatua eta sekuentziatua prestatzea. Oso ikastetxe batzuek lortzen dute. Konpetentziak landu behar badira eta baloratzen baditugu, gure ikasleek betiko ikasgaiez aparte beste premia batzuk baldin badute gizarteratzeko, zelan da posible premia horiek asteko saio bateko espazio txiki bat okupatu eta ez behar duen espazio oso bat? Jakin badakit, irakaskuntzako hau beste iraultza bat izan litzaketela, baina sarri galdera horiek etortzen zaizkit hezkidetzaz hausnarketa egiten dudanean.


Aste honetako irakurgaia irakurtzean asko gustatu zait sortu duten heziketa afektibo-sexualaren dekalogoa. Esango nuke hamar gune horiek landuz gero, heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea landuta -ez nuke esango bermatuta- egongo zela. Dekalogoa bera nire barruan geratu denez, saiatu naiz bilatzen dekalogoaren puntu bakoitza lantzean sarrera moduan landu daiteken kantak -puntu guztietarako ez ditut topatu-.

Heziketa afektibo-sexualaren dekalogoa:


Aurreko edizioetako post-ak irakurtzean atentzio berezia jarri dut LHko edo HHko ikasgai honetarako materiala aurkezten zutenak. Eta besteen artean aukeratu ditut bi: Garaziren Heziketa afektibo sexuala eta Mariaren Sexua hitz dibertigarria.

Berritzeguneko bideoaz aparte, heziketa afektibo-sexuala lantzeko pare bat gida eskeintzen dira, Amelia Barquinen liburua "Sexo es una palabra dibertida"...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina