DENOK DAUZKAGU GAUZA ASKO ESATEKO!
Edozein helburu hezkidetzaila planifikatu etra urrera eraman nahi badugu, partaidetza da lortu behar dena. Gure ikasleak ikaskuntza-prozesuaren subjektu eragiliea izan behar badu, eraginkortasun hori partadetza aktibotik pasa behar du.
Gai honekin lotuta, hurrengo letra-zopa osatu dut partaidetzarekin lotura duten hitz klabeak erabili ditut: ANTOLAMENDUA, BALDINTZAK, ERREPRESENTATZIOA, ESKUBIDEA, ESTRATEGIAK, INPLIKAZIOA, INTERESK, PARTAIDETZA ETA TREBETASUNA hain zuzen.
Aurreko edizioetako ikastorkidea den Pilareren posta aukeratu dut. Arrazoia? Berak esaten duenarekin bat natorrela: (hezkeh0506.blogspot.com/2020/02/bakoitzaren-errepikaezintasuna.html)
- Sexu-eskubideak ezagutzera eraman behar ditugula, eztabaidatu eta sexu-genero sistema salatu eta ginditzeko ardura hartu behar dugulako eta heteronormalitatetik aldendu.
- Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinistu behar dugulako etxetik hasita. Oraindik ere trans diren ikasleen guraso batzuk ez dituzte onartzen beren haurren nahiak.
- Trans diren haurrei oraindik ere indarkeria krudelaz jokatzen dutelako kasu batzuetan eta askok ez dute salaketarik egiten.
Aniztasunak gure nortasuna osatzen du!! Hezkuntzako esku-hartzeak ikasleen aniztasuna aitortu eta errespetatu behar du. Halaber, ikasle guztien oinarrizko konpetentzien garapen gorena lortzera bideratutako arreta espezialiaztua bermatu behar du.
Aniztasuna tratatzeko neurriek ikaslearen hezkuntza-premiak asetzea izan behar dute xede, ingurune normalizatu eta inklusiboan. Neurriek, halaber, ikasleen ikasteko interesak, motibazioak eta konpetentziak hartu behar dituzte kontuan.
Parte hartzeko modu guztiak ez dira baliagarriak: parekidetasuna errazten dituzten moduak, trebetasuna, nolabait estrategia egokiak lortzea lortu behar dugu! Aurtengo ikasturtean gauzak zailagoak egiten ari zaizkigun arren!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina