EZ GAITUZUE IKUSTEN BAINA HEMEN GAUDE!!!
Aste honetan errepresentazioa eta denboraren erabileraren
hausnarketa egin dugu. Argi eta garbi dago erronka itzelak ditugula jendartean.
Hasteko, estereotipoak alde batera utzi behar
ditugu eta aniztasuna zabaldu jendartean desberdina dena errespetu osoz
tratatuz.
Beste aldetik, historian zehar irabazitako
tokia eta merezimendua eman behar diegu emakumeei hirietako kaleetara eta
bazter guztietara ateratzen. Ikerketak eta hainbat artikuluak irakurrita,
lotsagarria da emakumeen izena duten kale edota plaza kopurua munduko hirietan.
Une egokia izan zitekeen kaleen izenak
berrikusteko eta hainbat emakumeen izenak ipintzea.
Bukatzeko, eskoletan birplanteatu beharko
genuke patioen erabilera: Zer ekintzak egin, nola eta zertarako ikasleek erabiltzen
dituzten esparru desberdinak, noiz eta non jolasten duten neskek eta mutilek
elkarrekin…
Patioaren erabilera aztergai dugunez eskolan,
oso interesgarria iruditu zait Jaso Z.E. honi buruz egindako ekarpena ELKARTOKI
proiektua azalduz.
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/01/denbora-izena-izana-espazioa-eraldaketa.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina