Hezkidetzarako partaidetza-bidea hausnartzen egon gara aste honetan. Gaiak aukera eman digu hainbat gauzatan pentsatzeko: prozesua dela, parte hartzeko trebetasunak eta modu egokiak daudela, pertsonen ahalmena, jakin eta nahia daudela abian; parte-hartzeko oztopoak ere badaudela gizartean zein hezkuntzan; irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzeaz eta partaidetza justua izateko estrategiak eta zainketaz aritu gara.
Maider
Berrioren blog sarrera aukeratu dut bere ideario-irudi horrekin bat natorrelako.
Gainera partaidetza kolektiboari buruz hitz egiten du eta gizartean partaidetza
horizontala ere erdigunean jartzen du
eta.
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/01/parte-hartzearen-garrantzia.html
Egon naiz pentsatan partaidetza
justua bermatzeaz. Gehinetan gure motxilan daramagun guztiak ez digu uzten
bermatzen ; beraz, hezkidetza-ekintzak konszienteki egin beharko genituzke.
Ezin da deskantsatu hezkidetzan-berditasunean eskoletako partaidetzan. Ezta begiratu beste
leku batera ere.
Partaidetzako konzeptuaren hainbat ideia erabili dut hitzen zopa egiteko. Agian mugitzen badugu bakoitzaren ardura… bultza dezakegu parte-hartze-prozesua.
Hezkuntza sisteman gauzatzeko estrategiak erabil ditzakegu: ilusioak, interesak eta
beharrak jakiteko denbora eta uneak eman behar dizkiegu ikasleei horretaz
pentsatzeko eta komunikatzeko. Beraz, benetako denbora eta espazioak eman beharko
ditugu halakoak konpartitzeko. Eguneroko edo asteko asanbladan taldeko kide
bakoitzako nahiak ezagutzeko elkartu eta elkartrukatzeko aukera ona da.
Umeen
partaidetzarekin egindako “Los objetivos de desarrollo sostenible” bideoa ipini
dut. Umeek ere gizarte honetako partaide aktiboak izan daitezken adibide argia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina